Tamaina handiko 3Dko inprimatze metalikoa, harikoa, oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetarako: 3 askatasun-graduko (ag) makina kartesiarra, biraketa-mahai bat eta tilt gehigarria (2 ag) gehitzeko aukera duena, tamaina handiko (1,4 m3-rainoko bolumena, gutxi gorabehera) eta balio erantsi handiko (titanioa, adibidez) osagaiak eraikitzeko 6 kg/h-rainoko jalkitze-tasa handietan. Oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetan jalkitzeko aukera, bai hautsean bai hari zentrokidean, ibilbideak sortzeko askatasunarekin. Edozein materialetan harian nahiz hautsean sortutako 3Dko geometriak jalkitzeko eta ikertzeko aukera, materialak oxigenoarekiko erreaktiboak izan arren. Hutsean eta atmosfera kontrolatuan oinarritutako ganbera-teknologia, teknologia garbi eta eraginkorragoa egiteko eta materialaren barne-kalitatea optimizatzeko, gasak eragindako poro eta arrailak agertzea minimizaturik.
AM Digital Chain. Kate digitala
AM diseinua eta aurre-prozesu digitala
AM prozesuen balidazioa
AM/3D Printing prozesua
Post-prozesua
Teknologia eta prozesu laguntzaileak
1,9 x 0,9 x 0,8 m3-ko ganbera-bolumena
Bainuaren monitorizazio termikoko sistema
Hari zentrokideko edo hautseko jalkitze-burua
Osagaiak eraikitzeko kontrol geometrikoaren sistema
Zuntz- edo diodo-laserra, 4 kW eta 10 kW-erainoko potentziakoak hurrenez hurren
Tamaina handiko osagaiak hari zentrokidearen jalkitze bidez material aurreratu eta oxigenoarekiko erreaktiboetan (Ti) eraikitzeko erakuslea.
Oxigenoarekiko erreaktiboak eta balio erantsi handiko aleazioak atmosfera kontrolatuko ganbera batean eta bai hutsean ere eraikitzeko prozesua prest jarteko gaitasuna eta honen optimizazioa.
Prestakuntza praktikoa hari zentrokidearen jalkitze bidez tamaina handiko osagaiak material aurreratu eta oxigenoarekiko erreaktiboetan (Ti) eraikitzeko prozesu guztian (diseinua, kalkulua, materialen analisia, prozesua, estaldurak, NDT).
Tamaina handiko hiru dimentsioko osagaiak (> 300 mm) jalkitze-tasa handietan airearekin erreakzionatzen duten materialetan eratzeko probak harian oinarritutako LMD teknologiaren bidez.
Laser-cladding nahiz LMD prozesuari (bai formatu robotikoan, bai kartesiarrean) lotutako makineria garatzea. Material konbentzionaletarako eta oxigenoarekiko erreaktiboetarako makineria.