Gas naturalaren, airearen eta oxigenoaren nahasketak erabiltzen dituen proiekzio termikoko sistema. Sistemak abiadura eta gas-tenperatura tarte zabal batean lan egin dezake. Abiadura supersonikoak eta tenperatura baxuak konbinatuz, Al/Cu-zko estaldura dentsoak lor daitezke, > 2 mm-ko lodierak eta oxido-eduki txikikoak (< % 0,10). Bero-ekarpena txikia izanik, pareta-sekzio finak eta/edo aleazio beroarekiko sentikorrak estal daitezke. Osagai metalikoak konpontzeko prozesuetan erabil daiteke, eta/edo pieza materialaniztunak fabrikatzeko.
AM diseinua eta aurre-prozesu digitala
AM/3D Printing prozesua
Post-prozesua
Teknologia eta prozesu laguntzaileak
1,5 x 1,8 m edo Ø:0,3 m x 1,5 m-rainoko osagaietarako proiekzio termikoko kabina
Aleazio metaliko arinak proiektatzeko zuzia
Sugarreko partikulen propietateak monitorizatzeko sistema (process on-line monitoring)
WCCoCr, WC-CrC-Ni, Cr3C2-NiCr… motako hauts zeramometalikoak proiektatzeko zuzia.
Hauts esperimentaletatik edo komertzialetatik abiatuta proiekzio-prozedurak garatzea pieza errealetan (diseinu berriak edo lehendik daudenak).
Hauts esperimentaletatik abiatuta estaldura metalikoak edo zeramometalikoak garatzea.
Serie aurrekoak fabrikatzea eta kontzeptu-proba industria aurreko baldintzetan