• eu
  • es
  • en
  • Adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko laborategia

    Zibersegurtasun-laborategiak datuen analisian oinarritutako soluzioak eskaintzen ditu. Tresnak intrusioak aztertzeko, anomaliak detektatzeko eta analisi prediktiboa egiteko erabiltzen dira, besteak beste. Estatistikako, informatikako eta matematikako profesionalek osatutako giza talde batekin, esperientzia akademikoa eta industriala dugu ikasketa automatikoko teknikak garatzen eta ezartzen, datu-bolumen handiak aztertzeko estatistikak egiten, informazioa ateratzen eta iragarpenak egiten.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Kluster konputazionala

    Ɓmbitos de aplicaciĆ³n

    Aktiboen babesa

    Erasoen aurreko erantzuna

    Erasoen detekzioa

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Erasoen aurrean sendoak diren optimizazio eta Big Data aplikazioen garapena

    Big Data algoritmoak laguntza handiko tresna bihurtu dira erabakiak hartzerakoan. Kasu askotan garrantzi handiko erabakiak algoritmo horien estimazioetan ia guztiz oinarrituta hartzen dira. Industriaren arloan Big Data teknologiak sentsoreek sortutako datuekin elikatzen dira gehienetan. Asmo gaiztoko erabiltzaile batek datuen iturri baten kontrola har lezake eta horiek aldatu Big Data algoritmoek erabaki okerrak har ditzaten manipulatutako datu horietan oinarrituta. Osagai kritikoen kasuan Big Data sistemen garapenean beharrezkoa da manipulazio horiek antzemateko gai diren teknikak ezartzea, behar den moduan jokatu ahal izateko.

    Zibersegurtasunerako datuen analitika

    Konputagailuen sareetan edo sare industrialetan gertatzen diren intrusioak antzemateko algoritmoen garapena, eskariari erantzunez egiten diren serie iragankorren gaineko aurreikuspen eta forecasting sistemen garapenean oinarrituta.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    BCAM - Basque Center for Applied Mathematics
    Harremanetarako pertsona:
    Ekhine Irurozki Arrieta