• eu
  • es
  • en
  • Biomedikuntzako Laborategia

    Aplikazio Biomedikoen Laborategia ingeniaritza biomedikoko sistemak baliozkotzeko pentsatuta dago, arreta berezia jarriz irudiak prozesatzeko aplikazioetan eta teknika kirurgiko berrien garapenean, ekipo erradiologiko, kirurgiko eta simulaziokoak erabiliz. Vicomtech-en egindako ikerketa aplikatuko proiektuen eskura jarrita. Info gehiago: biomedicine@vicomtech.org

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Bereizmen handiko Bruker SkyScan 1172 mikro-tomografoa
    • Errendimendu handiko zerbitzariak, zenbaketa-premia handiko softwarea exekutatzeko
    • Kuka LWR7+ elkarlaneko robota eta gailu haptikoak
    • Nabigazio kirurgikorako ekipoak
    • Prozedura medikoen saiakuntzarako pazientearen simulatzaile errealista

    Ámbitos de aplicación

    Additive manufacturing

    Biomedical consumables

    Digital health

    Electromedical devices

    Laboratory equipment

    Medical Image

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Ebakuntza-gela Digitala

    Kirurgiak simulatzea nabigatzaile optiko eta elektromagnetikoak, endoskopioak, mikroskopio kirurgikoak eta ultrasoinu-ekipoak erabiliz. Tresna kirurgikoak elkarlaneko roboten bidez manipulatzea eta gailu haptikoen bidez kontrolatzea.

    Irudi Biomedikoen Analisia

    Lagin biologikoen analisia bereizmen handiko mikrotomografia bidez. Irudi biomedikoak bistaratzeko lan-estazio erradiologiko profesionalak. Argi ikusgarriaren eta fluoreszentziaren mikroskopio optikoa. 3D eskanerrak bereizmen handiko piezak eta laginak neurtzeko.

    Simulazioa

    Errealismo handiko paziente-simulagailua prozedura mediko anitzen saiakuntzarako. Hainbat egitura anatomikoko fantomak, irudiak simulatu eta eskuratzeko.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    VICOMTECH
    Harremanetarako pertsona:
    Álvaro Bertelsen Simonetti