Sistema robotizatu eta serbokontrolatuak, zubi-garabietan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru manipulatzeko eta mihiztatzeko. Jauzi kualitatiboa da karga-manipulazioari dagokionez: garabiak sistema robotiko bihurtuta, areagotu egiten da instalazioaren malgutasuna, hobetu prozesuaren kalitatea, handitu muntatze-eragiketen segurtasuna, eta gutxitu manipulazio- eta muntatze-prozesuaren kostua.
Robot bidezko manipulazio aurreratua
Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea
Kable-robota, hiru lekualdatze eta hiru biraketa kontrolatzen dituena
Zubi-garabia, zeinaren polipasto bertikala kable-robotarekin sinkronizatzen den; hala, polipasto bertikalak eusten dio kargaren % 95-99ri
Hiru lekualdaketa eta hiru biraketako manipulazio eta mihiztatze kontrolatua, lan-eremu zabaletarako eta karga handietarako Eragiketa automatizatua, edo urrutitik kontrolatua
Hiru lekualdaketa eta hiru biraketako manipulazio eta mihiztatze kontrolatua, lan-eremu zabaletarako eta karga handietarako Eragiketa automatizatua, edo urrutitik kontrolatua