IZENA CABLECRANE: Manipulazio eta mihiztatze kontrolaturako zubi-garabi robotizatua

AZALPENA

Sistema robotizatu eta serbokontrolatuak, zubi-garabietan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru manipulatzeko eta mihiztatzeko. Jauzi kualitatiboa da karga-manipulazioari dagokionez: garabiak sistema robotiko bihurtuta, areagotu egiten da instalazioaren malgutasuna, hobetu prozesuaren kalitatea, handitu muntatze-eragiketen segurtasuna, eta gutxitu manipulazio- eta muntatze-prozesuaren kostua.

Aplikazio-eremuak

Robot bidezko manipulazio aurreratua

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Kable-robota, hiru lekualdatze eta hiru biraketa kontrolatzen dituena

  • Zubi-garabia, zeinaren polipasto bertikala kable-robotarekin sinkronizatzen den; hala, polipasto bertikalak eusten dio kargaren % 95-99ri

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Elementu handien manipulazioa airean (karga > 1 t)

Hiru lekualdaketa eta hiru biraketako manipulazio eta mihiztatze kontrolatua, lan-eremu zabaletarako eta karga handietarako Eragiketa automatizatua, edo urrutitik kontrolatua

Robot bidezko osagai-muntaketa

Hiru lekualdaketa eta hiru biraketako manipulazio eta mihiztatze kontrolatua, lan-eremu zabaletarako eta karga handietarako Eragiketa automatizatua, edo urrutitik kontrolatua

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Harremanetarako pertsona:
Karmele Florentino
karmele.florentino@tecnalia.com