IZENA Denbora errealean irudiaren analisirako software (Viulib)

AZALPENA

Viulib inspection Vicomtechena den Viulib® denbora errealean irudiaren tratamendurako liburutegiaren parte da. Viulib® liburutegiak ikusmen artifizialarekin lotuta dauden teknika eta algoritmo multzo handia biltzen du eta, elkarrekin, merkatuak irudiaren analisian oinarrituta eskatzen dituen ebazpenak ekiteko tresna eraginkor eta malgua osatzen dutelarik. Viulib inspection osagaien azaleko kalitatearen ikuskapenera edo 2D ikusmen artifizialeko teknikaren bidezko prozesuen kontrolera bideratuta dago. Viulib inspection-ek hardware materiala behar du irudiak edo datuak jasotzeko. Horretarako, Vicomtechek ikusmen artifizialeko banku ezberdinak ditu, baita robot bat ere, irudiak eta iluminazioa eskuratzeko zenbait ekiporekin hornitutakoak inspekzio zerbitzu ezberdinak betez. Viulib® liburutegiak, inspection inspekzio moduluaz gain, badu ere irudiaren analisirako gaitasuna pertsona-konputagailuaren arteko elkarrekintzara begira, adib. keinuen identifikazioa edo movement or event identification delako antzematea edo aurpegi-ezagutzea face detection. Viulib® ere ADAS gidatzeari laguntza aurreratuko sistemetan ere aplikatu izan da.

Aplikazio-eremuak

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

Robot bidezko kalitate kontrola

Robot bidezko manipulazio aurreratua

Robot mugikor bidezko barne-logistika

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Berreraikitze estereo-fotometrikorako sistema

    Azaleko informazioa jaso eta berreraikitzea bermatzen duen sistema teknologia estereo-fonetikoa erabiliz.

  • Habiadura handiko eta tarte dinamiko altuko kamera lineal eta matrizialak

    Sentikortasun handiko eta bereizmen handiko kamera lineal eta matrizialak akatsen ikuskatzerako edo dimentsioen neurketarako.

  • Robots colaborativos

    6 askatasun gradu dituzten robot kolaboratiboak
    kuka lwr 4+
    Universal Robot UR10

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Azaleko ikuskatzea

Osagaien azaleko inspekzio edo kalitateari bideratutako zerbitzua da, estereo fotometriko tekniketan oinarritzen dena. Zerbitzua lerroko ikuskatze mekanismo edo robotetan sartutako mekanismoetara zuzenduta egon daiteke. Kamera edo sistema estereo fotometrikoa robot batean integratzen da eta hau osagaiaren ingurura mugitu eta orientatzen da guztiz ikuskatzeko edo osagaiaren parte bereziak ikuskatzeko.

Pertsona-Robota interakzioa

Viulib® liburutegiak maila altuko gaitasunak ditu aurpegiak identifikatu edo keinuak antzemateko. Ezaugarri hauek oso garrantzitsuak dira robotika kolaboratiboko eskemetara zuzenduta, bertan langileen eta roboten arteko interakzio eta komunikazio ebazpen malguak eskatzen direlako.

Segurtasun aktiboa robotika kolaboratiboko eskemetan

Viulib® liburutegiak maila altuko gaitasunak ditu pertsonen etengabeko monitorizaziorako toki ezberdinetan. Ezaugarri hau oso garrantzitsua gerta daiteke robotika kolaboratiboko tokietan, langile eta roboten arteko interakzioa oso estua denean. Ikusmen artifizialeko tekniken aplikatzeak Viulib® liburutegia erabiliz segurtasun zerbitzu gehigarria ekarri dezake eta istripuak ekidin ditzake.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
VICOMTECH
Harremanetarako pertsona:
Iñigo Barandiaran
ibarandiaran@vicomtech.org