Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

(Elektro)kimikaren bidezko gainazal akaberarako planta-pilotu erdi-industriala

AZALPENA

(Elektro)kimikaren bidezko gainazal akaberarako planta-pilotu erdi-industriala, AM-z sortutako geometria konplexuetako pieza metalikoen gainazaleko zimurtasuna %60an jeistea ahalbideratzen duena, hau kontrolatzeko edo murrizteko. Sortu berriko gainazala garbia dago, distiratsua da eta erraz garbi daiteke. Aktibo honen bidez, pieza jakin baten zatiak mekanizatu daitezke ere.
Planta pilotuak ondorengo ezaugarriak ditu:
• 250 L arteko kubak, hainbat osagarriekin: berogailuak, hozteko serpentinak, mugimendu mekanikoa, aire bidezko agitazioa, aurkako elektrodoak leku ezberdinetan jartzeko ahalmena, elektrolito-maila neurtzeko sonda, estalkia eta aspirazio sistema.
• Tentsio/intentsitatea tarte zabaletan aplikatzeko gai diren errektifikatzaileak.
• Gainazalaren zimurtasuna neurtzeko ekipamendua (gaur egun, off-line motakoa; in-line motako ekipamendua eskuratzeko asmotan).
• Gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua (termografia, korrosioa, bustitzeko ahalmena, distira, masa galera, piezaren geometria aldaketak, etab.).
• Simulazio elektrokimikoa egiteko software-a eskuratzeko asmotan. Prozesuaren hasierako parametroak azkar ezagutzeko, baldintzen, geometriaren eta gerora post-prozesatzeko materialaren arabera.
• Planta pilotu elektrokimikoa kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratzeko asmoz. Softawe-a MES batekin konekzioa errezteko erabiliko da eta MES-aren bidez pieza fabrikatzeko planta osoa kudeatu ahal izango da.

Aktibo hau beste bi aktiboekin (CID.002 eta CID.003) konbinatu ezkero, fabrikazio gehigarriz (AM-z) sortutako piezen post-prozesurako planta oso bat edukitzea ahalbidetzen da eta, gainera, baldintza ezberdinak behar dituzten pieza metalikoak, eta geometria oso desberdinetakoak tratatzeko erabil daiteke (%ko 95erainoko leuntasun murrizketak lor litezke).

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Elektrolitoa kontrolatzeko eta birziklatzeko ekipamendua (ICP-a, kromatografia ionikoa, baloradore/titulatzaile automatikoak, mikrofiltraziorako ekipoak, etab.).

Tentsio/intentsitatea tarte zabaletan aplikatzeko gai diren errektifikatzaileak.

Gainazaleko zimurtasuna neurtzeko ekipamendua: gaur egun off-line (perfilometroa, mikroskopio konfokala, AFM-a); in-line ekipamendua eskuratzeko asmotan.
Eta, gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua -off-line ere- (termografoa, distira, kolorimetroa, kontaktuaren angelua, korrosioa neurtzeko potentziostatoak, NSSerako ganberak, tribometroa, etab.).

250 L arteko kubak, hainbat osagarriekin: berogailuak, hozteko serpentinak, mugimendu mekanikoa, aire bidezko agitazioa, aurkako elektrodoak leku ezberdinetan jartzeko ahalmena, elektrolito-maila neurtzeko sonda, estalkia eta aspirazio sistema.

Prozezu elektrokimikoak simulatzeko software-a, prozezu-parametroen identifikazio azkarra egiteko, piezaren materiala, geometria eta errekerimenduen araberan.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
263

Eskalatzerako aholkularitza eta industria bideragarritasun azterketa.

services book icon
296

Fabrikazio gehigarriz sortatuko piezen post-prozesuen garapena eta optimizazioa. Prototipoen lorbidea.

services book icon
297

Prozesuen monitorizazioa eta kontrola

services book icon
262

Training

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CIDETEC

Harremanetarako pertsona: Gemma Vara Salazar

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top