Zelula honek automatizatu beharreko eragiketak integratzeko, probatzeko eta balioztatzeko, aukera ematen du kaiolarik gabeko eta langileekin partekatutako inguruneetan piezak edo erremintak manipulatzeko, eta segurtasuna lehentasun gisa bermatuz. Lankidetza-aplikazioak abian jartzeko pentsatuta dago , hala nola pick & place eragiketak, langilearen ikusizko ikuskapeneko prozesuak, ekoizpen edo leunketa bezalako eragiketetan elkarlaneko muntaketa geldiarazi gabe. Zelulak elkarlaneko bi robot ditu, eszenan trukagarriak direnak eta 6 edo 7 askatasun-graduko aldakortasuna lortzeko aukera ematen dutenak. Gainera, 3Dko ikusmen- eta errekonozimendu sistemeei esker, lan inguru hurbilena modelatzeko eta monitorizatzeko aukera ematen du, langilearen segurtasuna bermatuz. Halaber, elkarlaneko zelularentzat konfigura daitezkeen robot industrial bakoitzak hainbat tresna izan ditzazke aplikazio mota desberdinak planteatzeko (elkarlaneko pick and place aplikazioak, elkarlaneko paletizazio eragiketak). 7 graduko askatasuna duen robotaren kasuan, indar-sentsoreak eta ingurunea fisikoki ezagutzeko eta kontaktuak detektatzeko sentsoreak aurkitzen ditugu. Zelula honek industria-aplikazio kolaboratibo/kooperatiboen bideragarritasuna eta planteamendua ebaluatzeko (horietan, langile batek eta robot batek, gutxienez, espazio komun bat partekatzen dute) aukera ematen du. Zelulak lankidetza-algoritmo mota desberdinen eraginkortasuna aztertzeko aukera ere ematen du, langilearen segurtasunaren ikuspegitik eta aplikazioaren zikloaren denborei lotutako betekizunen ikuspegitik (lankidetza-aplikazioetan denbora errealean kontrol-algoritmoen bideragarritasuna edo kontuan hartu gabeko egoerei erantzutea, besteak beste).
Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna
Robot bidezko manipulazio aurreratua
Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea
Bisio eta 3D ikuskatzaile sistemak
(1) 2 x kamera Intel Realsense D435
(2) Kamera ZIVID ONE PLUS M
Robot kolaboratzaileak
(1) Universal Robot UR10e (6 askatasun graduekin)
(2) Robot KUKA LWR iiwa 14 R820 KRC4+ kontrolatzailearekin (7 askatasun gradurekin)
Robotentzako tresnak
(1) Bi hatz duen kakoa Robotiq Gripper 2F-140
(2) huts kakoa OnRobot VG10 eta robotarekin konexiorako hainbat tresna
Software-moduluak
(1) 3Dko objektuak antzematea eta modu aurreratuan ezagutzea
(2) Robotaren inguruko 3Dko monitorizazioa
(3) Online birkalkulatu gabeko ibilbideak manipulatzea eta on line aldatzea
Eskaintzen den zerbitzua lankidetza-zelula bezeroaren zerbitzura jartzean datza, lankidetza-aplikazioak ezartzeko, aplikazioaren arriskuen analisia egin ahal izateko, soluzioak aurkitu edo aplikazioaren segurtasuna bermatu ahal izateko
Zerbitzu hau langile bat eta robot bat (kolaboratiboak eta kooperatibak) aldi berean lan egin dezaketela teknikoki balioztatzeko balio du. Langile eta robotaren tartean sartzen dituzten aplikazio moten bideragarritasun teknikoa (segurtasunaren alderdia alde batera utzi gabe) probatzeko eta bermatzeko erakusleak diseinatzean oinarritzen da. Adibidez: elkarrekin mihiztatzeko lanak edo ikuskatze prozesuak elkarrekin burutzea ekoizpen prozesua eten gabe.
Era berean, plataforma bera erabili daiteke langileak eta ingeniariak lankidetza-kontrolerako estrategietan eta lan egiteko lankidetza-moduetan prestaketan trebatzeko. Langileak plantako robotean duen konfiantza sendotzeko eta produkzioaren errendimendua hobetzeko