{"id":2500,"date":"2022-10-20T11:47:41","date_gmt":"2022-10-20T11:47:41","guid":{"rendered":"https:\/\/bdih.spri.eus\/fabrikazio-gehigarrirako-eta-prozesatu-ondorenerako-funtzio-anitzeko-laser-zelula\/"},"modified":"2025-12-22T05:02:50","modified_gmt":"2025-12-22T05:02:50","slug":"multifunction-laser-cell-for-additive-manufacturing-and-post-processing","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/multifunction-laser-cell-for-additive-manufacturing-and-post-processing\/","title":{"rendered":"Fabrikazio gehigarrirako eta prozesatu-ondorenerako funtzio anitzeko laser zelula"},"content":{"rendered":"<p>Funtzio anitzeko laser zelula hau bi aplikazio motatarako diseinatu da: LMD (Laser Metal Deposition) bidezko pieza metalikoen fabrikazio gehigarria eta edozein metodoren bitartez (gehigarria, erauzgarria&#8230;) sortutako piezen laser bidezko prozesatu-ondorena.<\/p>\n<p>LMD bidezko fabrikazio gehigarria<br \/>\nAktibo honek 4 kW-eko laser indartsua du, belaunaldi berrieneko (2016ko abendua) LMD burua, eta urtu-putzua (melt pool) ixteko loturaren kontrol-sistema. Piezak, gehienez, 1.200 mm-ko diametroa eta 700 mm-ko altuera izango ditu. Dimentsio horiek 6 askatasun-gradu dituen robotarekin eta bi biraketa-aukera dituen mahaian lortzen dira, geometria konplexuak fabrikatzea ahalbidetzen baitu. LMD buruari esker laser-sortaren diametroa 0,2 eta 10 mm artean doitzen da etengabe, eta horri esker prezisio altuko eta eragingarritasun altuko aplikazioak ahalbidetzen dira. Materiala hauts moduan eskaintzen da bi tobera dituen elikagailuaren bitartez. Honek osaera-gradienteak erabiltzea errazten du. Hauek dira prozesa daitezkeen materialak: inconela, titanioa, aluminioa, altzairu-osaera ezberdinak, etab. LMD bitartezko edozein soluzio industrial garatzeko beharrezkoa den ekipamendua du aktiboak. Gainera, egituraren diseinu eta kalkulurako gaitasunak (optimizazio topologikoa), materialen analisia (mikroskopia optikoa eta elektronikoa, karakterizazio mekanikoa), eta robotentzako deposizio-ibilbideen sorrera (fabrikazio gehigarrirako berariazko CAM robotak) eransten zaizkio.<\/p>\n<p>Laser bidezko prozesatu-ondorena<br \/>\n3D laser eskanerra eta fabrikazio gehigarrirako laser-iturri berbera erabiliz, tratamendu termikoak (tenplatze eta biguntzea) eta gainazalaren akaberak (garbiketa eta leunketa) egiten dira. Eskanerrarekin bolumen hauek landu daitezke: 300 x 300 x 20 mm eta 1200 x 1200 x 400 mm artekoak. Bolumen hori areagotu daiteke eskanerra aktiboaren robotean muntatuz gero. Prozesatu-ondoreneko tenperaturak pirometro autokalibratuaren (bi uhin-luzera neurtzen ditu) bidez monitorizatzen dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Funtzio anitzeko laser zelula hau bi aplikazio motatarako diseinatu da: LMD (Laser Metal Deposition) bidezko pieza metalikoen fabrikazio gehigarria eta edozein metodoren bitartez (gehigarria, erauzgarria&#8230;) sortutako piezen laser bidezko prozesatu-ondorena. LMD bidezko fabrikazio gehigarria Aktibo honek 4 kW-eko laser indartsua du, belaunaldi berrieneko (2016ko abendua) LMD burua, eta urtu-putzua (melt pool) ixteko loturaren kontrol-sistema. Piezak,&hellip;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2503,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"class_list":["post-2500","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2500","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2500"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2500\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9179,"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2500\/revisions\/9179"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2503"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bdih.spri.eus\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2500"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}