Motor-kalteak edo disfuntzio neuromuskularrak dituzten gaixoak tratatzeko gailu mediko aurreratuak garatzeko plataforma, galdutako funtzioak (adibidez, mugikortasuna) berreskuratzea konpentsatuz edo azkartuz. Errehabilitazio tratamenduak pertsonalizatzea (klinikoak eta etxekoak) eta sektoreko enpresen prototipoen probak egiteko aukera ematen du, goiko gorputz adarretako birgaitze robotikaren alorrean (errehabilitazio prozesurako, terapiarako, ebaluaziorako eta laguntzarako gailu robotiko elektrikoak eta ez direnak, iktus-a sufritu duten gaixoentzat bereziki zuzenduak ).
Digital health
Orthopedic and rehabilitation Technology
Neuroerrehabilitaziorako goiko gorputz-adarren gailu robotikoa
Neuroerrehabilitaziorako goiko gorputz-adarren gailu robotikoa (ArmAssist), besoaren mugimenduaren karakterizazio zinetikoa eta zinematikoa egiteko beharrezkoak diren parametroak neurtzeko aukera ematen duena.
Software plataforma
Pazienteen aurrerapenaren ebaluazioa eta joko serioetan oinarritutako terapia kudeatzea ahalbidetzen duen software plataforma. Pazienteak errehabilitazioan parte hartzera eta emaitza maximizatzera bultzatzen ditu.
Errehabilitaziorako gailu robotikoak garatzeko beharrezkoak diren arauak identifikatzeko lanetan laguntzea.
Plataformak aukera ematen du kontzeptu-probak, prototipoak eta errehabilitaziorako gailuak garatzeko
Plataformak aukera ematen du errehabilitazio-terapia pertsonalizagarriak garatzeko, sistemak erregistratzen dituen parametroetan oinarrituta, eta joko serioen bidez inplementatzeko
Beste errehabilitazioko gailu batzuen integrazioaren ebaluazioa REHABLAB plataforman.
Etxean tele-errehabilitazioko sistemak garatzeko plataforma