IZENA Fabrikazio Aditibarako SAMYLABS etxeko ALBA 300 makina LPBF teknologiarekin

AZALPENA

Fabrikazio Aditiboko SAMYLABS etxeko ALBA300 makina LPBF teknologiarekin (Laser Powder Bed Fusion), ohiko fabrikazio-prozesuekin alderatuta balio erantsia duten metalezko piezak fabrikatzeko (egitura konplexuak, lattice egiturak eta topologikoki optimizatuak, barne-barrunbeak, etab.). Eraikuntzaren gehieneko bolumena D160 mm x 200 mm-ko altuerakoa da, eta makinarekin batera hautsa bahetzeko sistema bat dago, berreskuratzeko eta berrerabiltzeko. Hainbat material erabil ditzake: erreminta-altzairua, Ti aleazioak, 306L altzairu herdoilgaitza, aluminioa, Inconel, etab. Makina eta ingurunea garbitzeko, uretan hautsak xurgatzeko sistema bat dago.

Aplikazio-eremuak

3D/AMrako materialak

AM Digital Chain. Kate digitala

AM diseinua eta aurre-prozesu digitala

AM prozesuen balidazioa

AM/3D Printing prozesua

Post-prozesua

Teknologia eta prozesu laguntzaileak

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Fabrikazio Aditibarako SAMYLABS etxeko ALBA 300 makina

    Fabrikazio Aditibarako makina LPBF teknologiarekin D160 oinarri biribila eta 200 mm-ko altuera maximoarekin

  • Hauts metaliko xurgagailua

    Ruwac etxeko hauts metaliko xurgagailua ur deposituarekin

  • Russell etxeko hauts metalikoa bahetu eta berrerabiltzeko unitatea

    Hauts metalikoa birziklatu eta berrerabiltzeko Russel etxeko bahetze gailua

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Hornitzaileak bilatzea Fabrikazio Gehigarriaren bidez piezak egiteko

Behin industrializazio-prozesua amaitzen denean, FGaren teknologia soilik erabiliz edo beste prozesu batzuekin konbinatuz, hornitzaileak bilatzea serieko produkziorako.

Industrializazio-analisiak, lehen serieak eta beste prozesu batzuekin inbrikatzea

- Pieza-erreferentzia berri baten edo berriz diseinatutako pieza baten industrializazio-analisia, fabrikazio gehigarriaren teknologia erabiliz. - Fabrikazio-prozesuak produkzio-kateetan txertatzea, gaur egungoekin konbinatuz.

Prestakuntza espezifikoa enpresa-teknikarientzat, enplegurako prestakuntzaren bidez

Fabrikazio Gehigarriaren teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, oraindik teknologia hori ez duten enpresetako teknikarientzat (teknologia horrek balio erantsia eman diezaieke enpresa horien produkzio-sistemei), edo dagoeneko teknologia duten enpresetako teknikarientzat.

Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako ikasleentzat

Fabrikazio Gehigarriaren teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, Lanbide Heziketan. Aktiboa da prestakuntzaren oinarrizko tresna.

Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako irakasleentzat

Fabrikazio Gehigarriaren teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, irakasleen gaitasunak eta irakasteko modua hobetzeko. Aktiboa da prestakuntzaren oinarrizko tresna.

Teknologiaren berri ematea, jardunaldi teknikoen edo orokorren bidez

Fabrikazio gehigarriaren teknologia oro har ezagutzera ematea (prozesua, makinak, ahalmenak, merkatuak, etab.), dibulgazio-jarduera teoriko-praktikoen bitartez, besteak beste aktiboa bera lan-tresna gisa hartuz.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa
Harremanetarako pertsona:
Xabier Cearsolo Aramberri
cearsolo@imh.eus