IZENA Industria Kontrolerako Digital Twin Plataforma

AZALPENA

Industria-ingurune konektatu batean, prozesuen kudeaketa eraginkorrak sistema aurreratuak behar ditu, makinaren eta produkzio-sistemaren errendimendua denbora errealean bistaratzea, aztertzea eta optimizatzea ahalbidetzen dutenak. Digital Twin plataforma honek irtenbide osoa eskaintzen du, industria-hardwarea eta sistema fisikoen portaera zehatz erreproduzitzen duten eredu txertatuak uztartuz. Plataformak kontrol-gailu ezberdinak, hala nola IPCak eta PLCak, integratzen ditu, monitorizazioa eta erabaki-hartzea hobetzen dituzten bistaratze-tresna aurreratuekin. Bere arkitektura malgu eta eskalagarriari esker, ingurune digitalaren eta fisikoaren arteko konexioa etenik gabe bermatzen du, prozesu industrialen ordezkaritza zehatza eskainiz denbora errealean. HMI interfaz pertsonalizatuen eta automatizazio-sistema ezberdinekin duen konektibitateari esker, plataforma honek eragiketen datuen kudeaketa aurreratua ahalbidetzen du. Konfigurazio eta industria-esparru anitzetara egokitzeko duen gaitasunak ekoizpen-prozesuen eraginkortasuna eta fidagarritasuna optimizatzeko tresna giltzarri bihurtzen du.

Aplikazio-eremuak

Digitalizazioa eta Konektibitatea

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Domeinu Anitzeko Modelatze Liburutegia

    Diziplina anitzeko sistementzako modelatze paketea Simscape-n (Matlab/Simulink), domeinu mekaniko, hidrauliko, elektriko eta garrantzitsuak diren beste domeinu batzuk barne hartzen dituena.

  • Konektibitate Modulua

    (1) BECKHOFF CU2208 Ethernet Switch, (1) MARTING Ha-eCon2000 Ethernet Switch

  • Kontrol Ekipamendua

    (2) PC INDUSTRIAL BECKHOFF C6930-060, (1) PC Industrial C6030-0060, (2) SIMOTION-D 6AU1445-2AD00-0AA0, (1) SIEMENS IPC ET200SP, (2) CPU SIEMENS SIMATIC S7-300 (1) PLC S7-1200, (1) PLC S7-1500, (1) Automation PC 910 B&R, (1) OMRON NJ101-9020

  • Sistema Elektriko Industriala

    (2) TDF-Lambda D-PP480-24-1, (1) TDF-Lambda D-PP240-24-1, (2) RS PRO 120-24, (1) PHOENIX CONTACT 120-24, (1) EA 30-24

  • Software Modulua

    - SIMATIC STEP 7 Professional V16 (2017) Combo Trainer Pack
    - Step 7 Safety Combo
    - S7-PLCSIM Advanced
    - MATLAB/SIMULINK 2025

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Automatizazio Sistemen Integrazioa

PLC, IPC eta beste industria-gailuekin konektibitatea, prozesuen kudeaketa bateratua bermatzeko.

Datu Operatiboen Kudeaketa Zentralizatua

Makinen datuen biltegiratzea eta prozesatzea analisi eta optimizaziorako.

HMI Pertsonalizatua Ikuskapen eta Kontrolerako

Industria-sistemen denbora errealeko gainbegiratzea eta kudeaketa errazteko interfaze intuitiboen garapena.

Makinen Errendimenduaren Optimizazioa

Digital Twin-aren datuak erabiliz parametro operatiboen analisia eta doikuntza ahalbidetzen da, ekoizpenaren eraginkortasuna hobetuz.

Prozesuen Kontrol Aurreratua

Sistema egoeraren denbora errealeko kontrola, txertatutako ereduen eta automatizazio-gailuen konektibitatearen bidez..

Sistema Fisikoen Modelatze Liburutegia

Simscape-n (Matlab/Simulink) garatutako elementuen multzoa, zehaztasun handiko modelatzea ahalbidetuz industria-sistemen analisia, optimizazioa eta kontrola egiteko.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IKERLAN S.C.
Harremanetarako pertsona:
Xabier Eguiluz
xeguiluz@ikerlan.es