IZENA Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak

AZALPENA

Behar bezalaka ekipatutako instalazioak daude, eta haietan honakoak aurki daitezke: - Ganbara klimatikoak korrosio azeleratuko probak egiteko, tenperatura eta hezetasuna kontrolatuz. Elektrolito agresibo bat erabili ohi da (kloruroa oinarri dutenak, pH desberdinetan), agente oxidatzaileekin eta agente oxidatzailerik gabe (adibidez, kobre-ioiak). - Korrosio elektrokimikoko pilak, intereseko sistema bat elektrolito agresibo baten eraginpean jartzeko (azidikoa, basikoa, kloruroa, fluoruroa, etab.). Mota desberdineko pilak erabil daitezke: arrailduren kontrakoa, tenperatura kontrolatzeko pila, pila horizontal laua, ingurunea kontrolatzeko pila, etab. - Potentziostatoak korronte alternoarekin eta korronte zuzenarekin, hainbat teknika elektrokimiko egiteko, bitarteko/elektrolito jakin batean higatzeko behar den erresistentzia edo marruskadura zinetikoa zehazteko. - Laneko estazio elektrokimikoa, korrosio lokalizatua lortzeko eroankortasun baxuko elektrolito bat ingurune agresibo gisa erabiliz LEIS, SVET eta ac/ic-SECM tekniketarako. - SPK korrosio lokalizaturako; elektrolitoaren presentzia aukerazkoa da - Korrosio-pila batekin egokitutako tribometroa, tribokorrosio-probak egiteko.

Aplikazio-eremuak

Estaltze eta gainazal soluzioak

Materialen diseño eta garapena

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • - Potentziostatoak korronte alternoarekin eta korronte zuzenarekin

    Korronte alternoko/korronte zuzeneko potentziostatoak perturbazio potentzio/galvano estatiko/dinamikoa egiteko, hala nola, boltametria, polarizazio-kurbak, etab. Horrez gain, zirkuitu ireki potentzialean neurketak egin daitezke: zarata elektrokimikoa, inpedantzia, etab. Zenbait pila elektrokimiko eskuragarri daude, bakoitza ezaugarri desberdinekin.
    Hainbat urteetan zehar erosiak (azkena, 2017an)

  • Ganbara klimatikoak, korrosio azeleratuko probak

    Ganbara klimatikoak, korrosio azeleratuko probak egiteko kloruroan oinarritutako soluzioak erabiliz: hezetasun saturatua edo ingurune agresiboa, kloruroan oinarritua, pH azidikoarekin, kobre ioiekin edo haiek gabe.
    Erosketa-data: 2018

  • Laneko estazio elektrokimikoa, korrosio lokalizatua lortzeko (LEIS, SVET, ac/ic-SECM)

    Laneko estazio elektrokimikoa, korrosio lokalizatua lortzeko (LEIS, SVET, ac/ic-SECM) eroankortasun baxuko elektrolito bat ingurune agresibo gisa erabiliz mikrometroaren tartean:
    o LEIS ekortze-teknika bat da, eta eskala lokalizatu bateko inpedantziaren eta denbora-konstantean EIS konbentzional baten seinale ebatzien informazioa konbinatzen du gainazalaren inpedantzia-mapa lortzeko.
    o SVET ekortze-teknikak gainazal batean eremu anodikoak edo katodikoak suertatzeagatik (korrosio-prozesua) elektrolito batean egon daitezkeen gradienteak neurtzen ditu (punta fineko mikroelektrodo dardarakor bat erabiliz).
    o ac/ic-SECM zundazko ekortze-mikroskopioaren teknika da; haren bidez, ultramikroelektrodo (UME) punta mugikor baten erantzuna erabiltzen da gainazalaren jarduera elektrokimikoa neurtzeko. Horrela, topografiari eta berariazko erreakzio elektrokimikoari buruzko informazioa lor daiteke (eremu aktiboak/pasiboak antzemanez).
    Erosketa-data : 2015

  • Tribometroa

    Korrosio-pila batekin egokitutako tribometroa, higaduraren eta korrosioaren fenomenoen degradazioa eta sinergia aldi berean aztertze aldera.
    Erosketa-data: 2015

  • zundazko kelvin ekortze-mikroskopioa (SKP)

    SKP kontakturik gabeko teknika ez-suntsitzailea da, eta lagin baten eta erreferentziazko proba baten arteko lan-funtzioaren desberdintasuna neurtzeko gai da, bibrazio-kondentsadorearen metodoa erabiliz. Doitu egin daiteke material eroaleen eta erdieroaleen gainazalaren korrosio-mapa potentzialak lotzeko. Topografia ere aldi berean lor daiteke.
    Erosketa-data: 2015

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Ganbara klimatikoak, korrosio azeleratuko probak egiteko (gatz-esprai neutroa [NSS], kobre azetato gatz-espraia [CASS]). Korrosioa ebaluatzeko teknika elektrokimiko konbentzionalak eta lokalizatuak.

- Korrosio azeleratuko probak materialek higatzeko duten joera ebaluatzeko. - Material isolatuen edo akoplamendu galvaniko baten pean dauden materialen proba potentzio-/galvano- dinamikoa/estatikoa, korrosio zinetikoa aztertzeko. - Estaldura-metalaren interfazeak hartzen duen uraren neurketa inpedantzia-espektroskopia elektrokimikoaren bidez (EIS). - Delaminazioaren fenomenoa (esaterako, delaminazio katodikoa altzairuan edo korrosio filiformea aluminioan), zundazko kelvin ekortze-mikroskopioa ezarpen jakin batean erabiliz. - Bezero mota: Edozein motatakoa, oro har, produktu-garatzaileak, pieza-fabrikatzaileak eta pieza bukatuen hornitzaileak, besteak beste Hainbat sektore: aeronautika, automobilgintza, biomedikuntza, makina-erreminta, etab. bezalako sektore gehienak.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
CIDETEC
Harremanetarako pertsona:
Patricia López Ruiz
plopez@cidetec.es