Pertsona osasuntsuetan, goi mailako kirolarietan eta patologia sentsorimotor eta/edo muskuloskeletikoedun pertsonetan azterketa biomekanikoa, fisiologikoa eta funtzionala integratzeko laborategia. Laborategiaren dimentsio zabalak eta ekipamenduak azterketa horiek bakarka eta aldi berean burutzea ahalbidetzen dute. Prototipoen eta birgaitze eta/edo asistentzia mediko produktuen balioztatzea gauzatzeko aukera eskaintzen du, hala nola exoeskeletoak, protesiak, kirol errendimendura zuzendutako plantilak... edo adierazitako populazioetan interbentzio ezberdinen efektuak ebaluatzea.
Electromedical devices
Laboratory equipment
Orthopedic and rehabilitation Technology
Arnas bidezko gasen analizatzailea (Ergostik) eta zinta
Arnas bidezko gasen analizatzailea (Ergostik) eta zinta. zeregin motriz bat burutu bitartean, arnas gasen kontsumoa eta bihotz maiztasuna monitorizatzeko aukera ematen du
Ebaluazio isokinetikorako sistema (Humac Norm)
Ebaluazio isokinetikorako sistema (Humac Norm). Teknonologia honi esker, artikulazio eta mugimendu plano desberdinetan parte hartzen duten muskuluen indarra, potentzia, momentua edo propiozepzioa ezagutu daiteke.
Ekografoa (GE Healthcare)
Ekografoa (GE Healthcare). Zuzenean muskuluen arkitekturaren irudiak ikuskatzeko eta aztertzeko sistema
Mugimendua 3Dtan grabatzeko sistema
Mugimendua 3Dtan grabatzeko sistema: 12 kamera infragorriz (Vicon Bonita 10 eta Vero 2.2), 2 bideo kameraz (Vicon Vue), bi indar plataformez (Bertec) eta 16 kanaleko elektromiografia sistemaz (Myon 320) osaturik.
Vicon-Nexus (Vicon) software paketea
Mugimendua 3Dtan harrapatzeko sistemarekin lortutako datuak prozesatzeko, aztertzeko eta modelatzeko Vicon-Nexus (Vicon) software paketea.
Gailu mediku edo mugimendua laguntzen duen ortesi bat jantzita zeregin motor bat egitean pertsonaren erantzun metabolikoaren (energia kontsumoa) eta kardiorrespiratorioaren azterketa
Muskuluen irudi bidezko ebaluazioa ekografia teknika erabiliz eta mugimenduaren indar, potentzia, momentu artikularren datuen bilketa gailu isokinetikoa erabiliz. Honi esker, muskulaturaren ahalmen propiozeptiboa, isokinetikoa, isometrikoa eta kontzentriko/eszentrikoa ezagutu ahal izango da errehabilitazio aurretik, bitartean eta ondoren.
Mugimenduan laguntzen duten gailu medikoen eta laguntza teknikoen ebaluazioa. Datu zinematiko, zinetiko, muskuluen jarduera eta masa desplazamendu zentroa lortu, aztertu eta ebaluatzen dira.
Erreabilitazio eta laguntza teknologia robotikoa (exoeskeletoak eta ortesiak) balioztatzea eta garatzea. Erabiltzaile potentzialen erabilgarritasuna eta onarpena ere jakin daiteke.