CIDETEC-eko laser-ekipamenduari esker, metalezko edo plastikozko material baten gainazala testurizatu edo haren gogortasuna %60raino murritz daiteke, pieza baten eremu jakin batzuei gainerako piezaren bestelako akabera emateko. - CO2 laserra (30W) (Easy Mark) - Laser berdea (7W) (TruMark 3220) - Nd: YAG laserra (25W) (Rofin, Power line E25) - UV laserra (5W) (TruMark 6350) Aktibo hau honekin osatzen da: • Gainazalaren gogortasuna ebaluatzeko ekipoa • Gainazalaren karakterizazio gehigarria egiteko ekipoa (termografia, korrosioa, hezegarritasuna, distira, masa-galera, aldaketak piezaren geometrian, etab.)
Estaltze eta gainazal soluzioak
Material eta prozesuak Ekonomia Zirkularrean
Materialen diseño eta garapena
Gainazalaren gogortasuna ebaluatzeko ekipoa
Gainazalaren gogortasuna ebaluatzeko ekipoa (kontaktuzko profilometroa, mikroskopio fokukidea, indar atomikozko mikroskopioa) eta gainazalaren karakterizazio gehigarria egiteko ekipoa (termografia, hezegarritasuna, distira, pisu-galera, aldaketak piezaren geometrian, korrosioa, etab.)
CIDETEC-en daude jada, data desberdinetan erosita
Nanosegundoko CO2 laserra
Nanosegundoko CO2 laserra, 30 W-ko gehienezko potentziarekin eta 53x53 mm-ko eremuak prozesatzeko f80 lente fokal batekin. Ekipoak pultsu bidezko moduan funtzionatzen du, 100 mikroneko izpi batekin fokatze-baldintzetan.
Erosketa-data: 2011
Nanosegundoko laser berdea
Nanosegundoko laser berdea, 7 W-ko gehienezko potentziarekin eta 110x100 mm-ko eremuak prozesatzeko f160 lente fokal batekin. Ekipoak pultsu bidezko moduan funtzionatzen du, 30 mikroneko izpi batekin fokatze-baldintzetan.
Erosketa-data: 2011
Nanosegundoko laser infragorria
Nanosegundoko laser infragorria, 25 W-ko gehienezko potentziarekin eta 120x120 mm eta 240x240 mm-ko eremuak prozesatzeko bi lente fokalekin (f160 eta f300). Ekipoak pultsuko moduan zein etengabean funtziona dezake. Fokatze-baldintzetan, izpiak 40 mikroiko eta 70 mikroiko tamaina du, lente fokalaren arabera. Ekipamendu honek software bat du, eta hari esker laser-izpia altuera-tarte handi batean fokuratu daiteke (fokatze arineko modulua). Horrez gain, piezen ardatz birakaria du.
Erosketa-data: 2010
Nanosegundoko laser ultramorea
Nanosegundoko laser ultramorea, 25 W-ko gehienezko potentziarekin eta 80x80 mm-ko eremuak prozesatzeko f160 lente fokal batekin. Ekipoak pultsu bidezko moduan funtzionatzen du, 35 mikroneko izpi batekin fokatze-baldintzetan.
Erosketa-data: 2011
Metalezko eta plastikozko piezen eremu jakin batzuen gogortasuna kontrolatzea estetika eta funtzionaltasuna aintzat hartuz. - Bezero mota: • Produktu-garatzaileak • Pieza-fabrikatzaileak • Pieza bukatuen hornitzaileak Hainbat sektore: aeronautika, automobilgintza, biomedikuntza, makina-erreminta, etab.