IZENA Monitorizazio, konektibitate eta data prozesamendurako plataforma

AZALPENA

Plataforma eramangarria produkzio-sistemetan (prozesuak, makinak, robotak) datuak monitorizatzeko, prozesatzeko eta aztertzeko egingarritasun-azterketak egin ahal izateko diseinatuta dago. Horretarako, elementu nagusia SmartBox da. SmartBox horrek mota eta jatorri desberdinetako seinaleak biltzeko, biltegiratzeko (lokalean eta hodeian) eta prozesatzeko gaitasuna du (sistemaren CNCaren eta/edo PLCaren barrukoak, bibrazio, tenperatura, posizio, presio, emari, desplazamendu, indar eta abarreko sentsoreetatik lortutakoak). Plataformaren beste bertuteetako bat konektibitate oso handia da, protokolo estandarretan eta protokolo partikularretan oinarritua. Horri esker, datuak partekatu daitezke ekoizpen-ingurune guztiarekin: CNC, PLC, kontrolagailuak, kudeaketa-sistemak (MES, ERP, PLM).

Aplikazio-eremuak

Digitalizazioa eta Konektibitatea

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Ingeteam IC3 kontroladorea

    Datuak maiztasun handian prozesatzeko kontrolatzailea eta prozesadorea, Savvy SmartBoxen osagarria

  • Savvy SmartBox

    Datuak biltzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko smartBox, prozesatze-eraginkortasun handienerako docker egitura batean oinarritua eta konexio hedatua duena.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Espezialisten prestakuntza eta eguneratzea

Prestakuntza-ikastaro espezializatuak profesional berrientzat eta profesionalak teknologia berrietara eguneratzeko.

Fabrikazio-prozesuaren ezagutza hobetzea, datuen analisiaren bidez.

Mekanizazio-prozesuaren emaitza eta/edo makinaren errendimendua gainbegiratzeko eta optimizatzeko aukera aztertzea, datu monitorizatuen analisitik abiatuta.

Makinaren eta prozesuaren aztarna digitala

Prozesuen eta makinen aldizkako kontrolerako ziklo berezien saiakuntza, bien aztarna digitala lortuz

Prozesuak eta makinak kontrolatzeko eta monitorizatzeko egingarritasuna probatzea eta aztertzea

Mekanizazio-prozesuak eta horiek gauzatzen dituzten makinak kontrolatzeko eta optimizatzeko datu baliotsuak lortzeko aukerak aztertzea.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IDEKO S.C.
Harremanetarako pertsona:
RAFA LIZARRALDE
rlizarralde@ideko.es