IZENA Objektu eta tresnak malgutasunez manipulatzeko sistema robotikoa

AZALPENA

Zelulak aukera ematen du piezak manipulatzeko edo tresna piezaren gainean manipulatzeko eragiketak automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Mota honetako eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa: objektuen pick and place eta tresna objektuaren gainean posizionatzea, bai modu konbentzionalean, bai modu kolaboratiboan. 6/7 askatasun-graduko robot batek osatzen du sistema robotikoa, eta hiru ikusmen-sistema ditu: 1) 3D ikusmeneko kanpo-sistemak, 2) estereobisio-sistema bat eye-in hand konfigurazioan eta graspingerako tresna trukagarrien sistema batzuk (xurgatzea eta matxarda) 3) indar-sentsorea. Bi funtziotan erabiltzeko konfigura daitezke ikusmen-sistemak: 1) piezen posizioa gainazalean edo edukiontzian detektatzea eta identifikatzea, 2) eremuaren monitorizazioa, modu kolaboratiboan lan egiten denean talkak saihesteko. Zelulak aukera ematen du jarraian azaltzen diren hauekin erlazionatutako eragiketen bideragarritasuna ebaluatzeko eta haien automatizazioa planteatzeko: bin-pickinga; tresnaren posizionamendua behar duten pieza gaineko eragiketak, hala nola torlojutzea/bizar kentzea; tresnak modu jarraituan kontrolatzea gainazala, leuntzeko eta ikuskatzeko eragiketetan. Ziklo-denborei, posizionamenduaren aldakortasunari, modu kolaboratiboko segurtasunari eta bestelako alderdi batzuei lotutako baldintzak azter daitezke zelularekin.

Aplikazio-eremuak

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

Robot bidezko manipulazio aurreratua

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • 3D ikusmen-sistemak eta estereobisio-sistema

    3D ikusmen-sistemak (Ruler Sick, Ensenso, Asus, Kinect), IDS kameraz osatutako estereobisio-sistema.

  • Robotak kolaboratiboak manipulatzaileak

    7 askatasun-graduko Kuka iiwa robot manipulatzailea, 6 askatasun-graduko UR-10 robot manipulatzaile kolaboratiboa.

  • RobotIQ indar-sentsorea.

  • Software-moduluak objektuen pose-detekziorako, eremuaren monitorizazioa eta ibilbideak

    Software-moduluak: (1) Objektuen 3Dko pose-detekzioa, (2) eremuaren monitorizazioa eta (3) ibilbideak definitzeko/exekutatzeko manipulazioa.

  • Xurgatzeko gripperak eta Shunk matxarda.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Bideragarritasun teknikoaren azterketa

Manipulazio-eragiketetan bezeroak adierazitako objektuak detektatzeari edo posizionatzeari lotutako mugen bideragarritasunaren azterketa.

Demostrazioa/Gerturatzea

Objektuen manipulaziora aplikatutako robotika kolaboratibo eta malguaren erakuslea.

Kontzeptu-proba

Osagaien manipulazioko azken irtenbidearen kontzepzioa baloratzeko lan-ziklo eta konfigurazio posibleen proba azkarrak.

Prestakuntza

Osagaien manipulazioan robotika kolaboratibo eta malgua aplikatzearen inguruko prestakuntza praktikoa.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
FUNDACIÓN TEKNIKER
Harremanetarako pertsona:
Ander Ansuategi
ander.ansuategi@tekniker.es