IZENA OptiScan sentsore optikoa M3 softwarearekin eta Spark Gage ekipoarekin

AZALPENA

OptiScan Optiscan abiadura handiko eskaneaketarako sentsore laser bat da. Optiscanekin fabrikazio prozesuetan errendimendu altuko eskaneaketa teknologia integratu daiteke.Optiscanekin analizatutako piezaren kopia digtal bat egin daiteke eta CAD-arekiko konparaketa eta neurketa dimentsionalak automatizatu daitezke. M3 Software Errendimendu altuko softwarea puntu hodeiak hartzeko eta analizatzeko. M3 puntu hodeiak eskaneatu eta kudeatu egiten ditu era arin, eraginkor eta errez batean. Alderantzizko ingenieritza modulua Aktiboak alderantzizko ingenieritza egiteko algoritmoak dauzka.CAD ez daukaten piezentzako, eskaneaketa eta 3D digitalizazioari esker gainazalen errekonstrukzioa egin daiteke. Hau lortzeko, aktiboak Poisson algoritmoak dauzka, eta algoritmo hauekin errekonstrukzioa ahalik eta hoberen egiten du. Algoritmo honek fidakortasun handia dauka zulo txikiak betetzeko eta datu ez uniformeekin lan egiteko. Informazioaren estandarizazioa STEP 242-ren arabera AM-ren munduan zenbait pieza ezin dira imprimitu CAD-ren kalitate baxuagatik. Horretarako, aktiboak algoritmo egokiak dauzka informazio metrologikoaren irakurketarako STEP 242 estandarrak erabiltzen dituen 3D modeloetarako. Sistema informazioa beste kalitate kontrol ingurune batzuekin trukatezko garatu egin da. Geometriak STEP formatuan exportatu daitezke. Neurketetan lortutako emaitzekin geometriak exportatu daitezke informazio guztiarekin STEP formatura. AM-ren kalitatearen automatizazioa eta kudeaketa 3D CAD modeloek informazioa daukate AM-a produkzioara integratzeko. 3D digitalizazioarekin eta alderantzizko ingenieritzarekin lortutako informazioarekin CAD modelo bat sortu daiteke fabrikzaio gehigarrirako egokia dena. Modelo horrekin digitalizaketa, analisiak eta txostenak automatizatu daitezke. STEP242 estandarrari esker M3 softwareak 3D CAD modelotik datu nahikoak hartu ditzake digitalizazio prozesua, neurketa plana eta informazio txostenak automatizatzeko. Extrakzio prozesuak CAD-etik, geometria mota emanda eta puntu baten koordenatuak emanda, geometria ezberdinak hartu ditzake, balio nominalak lortzeko. Spark Gage Spark Gage aktiboak fabrikazio gehigarriari laguntza teknologikoa ematen dio eta 3D inspekzio zerbituza ematen dio. Gainera, piezaren informazio nahiko ematen du alderantziko ingenieritzarako. Spark zubi motako makina bat da, eta egitura sendoa dauka. Hiru ardatzak granito naturalezkoak dira, eta horri esker egonkortasun dimentsionala eta mugimendu zehatzak lortzen dira.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • M3 server

    M3 server, M3-ren datu baseak VPX(Virtual Part Exchange) estandarra erabiltzen du. Estandar honekin informazioa gorde, trukatu eta filtratu daiteke efizientzia handiz, datu basea zuzenean softwarearekin eta eskaneaketa sistemarekin konektatuz.

  • M3 Softwarea

    M3 softwarea, errendimendu altuko softwarea puntu hodeiak hartzeko eta analizatzeko.

  • OptiScan sentsore optikoa

    Optiscan sentsore optikoa, eskaneaketarako sentsore laserra, doitasun handiko 3D digitalizazioa ahalmentzen duena.

  • Spark Gage

    Spark Gage, zubi motako CMM makina, eskaneaketarako digitalizaziorako eta alderantzizko ingenieritzarako.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

3D geometriaren optimizazioa

STEP 242 estandarrarekin oinarrizko CAD-ean aldaketak egin daitezke lortutako informazioarekin.

Alderantzizko ingenieritza prozesua fabrikazio gehigarrirako

Digitalizaziorekin eta neurketarekin, gainazalen errekonstrukzioa egin daiteke, CAD ez izatekotan.

AM-n kalitatearen automatizazioa eta kudeaketa

Edozein piezaren digitalizazioa eta eskaneaketa automatikoa denbora gutxian eta doitasun handiarekin. Gainera, informeak eta analisiak egin daitezke.

Emaitzen analisia

M3 softwareari esker pieza errealaren eta teorikoaren arteko desbiderapena ikusi daiteke. M3 Analytics SPC softwarari esker emaitzen analisi estatistikoa egin daiteke.

Formazioa

Ikastaro presentzialak teknologia hibridoan kontrol dimentsionalari buruz eta emaitzen analisian.

Neurketa

Gure zerbitzuek hainbat soluzio ematen dituzte digitalizazioaren, alderantzizko ingenieritzaren eta neurketaren munduan.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
ASOCIACIÓN DE EMPRESAS TECNOLÓGICAS INNOVALIA
Harremanetarako pertsona:
Alicia González Cabestreros
agonzalez@innovalia.org