IZENA Osagai metalikoen laser bidezko gainazal-tratamendurako gelaxka robotizatua

AZALPENA

7+2 askatasun-graduko zelula robotizatua, potentzia altuko laserra duena, 3D-ko gainazal metalikoetan laser bidezko tratamenduak egiteko. Zelula kontrolatzeko sistemak ardatz mekanikoak eta optikoak sinkronizatzeko aukera ematen du. Soluzioak barne hartzen ditu tenperatura denbora errealean neurtzeko gailuak eta kalitatea in situ kontrolatzeko unitate bat, tratamendua uniformea izan dadin.

Aplikazio-eremuak

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Kontrol-sistema

    Tenperatura denbora errealean neurtu eta mantentzeko kontrol-sistema, tratamendua uniformea izan dadin

  • Laser-burua

    Urruneko2D-ko prozesaketarako ispilu galvanometrikodun burua

  • Laserra

    Uhin jarraidun (cw) laserra, 10 kW-ko potentzia maximoarekin

  • Plater zatitzailea + euskarriak

    Biraketa-geometria duten osagaiak prozesatzeko plater zatitzailea

  • Robota

    6 askatasun-graduko robota, doitasun absolutuarekin

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Erakustaldia eta aholkularitza

Aholkularitza teknologikoko eta erakustaldiko jarduerak

Prestakuntza

Teknologiaren oinarri, aplikazio-muga eta parametro garrantzitsuenei buruzko prestakuntza

Prozesuaren garapena

Geometria konplexuko osagaien laser bidezko gainazal-tratamendua

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
FUNDACIÓN TEKNIKER
Harremanetarako pertsona:
Ander Ansuategi
ander.ansuategi@tekniker.es