Piezen kalitate-kontrolerako eta ikuskatze ez-suntsitzailerako azterketa egiteko aukera ematen du zelulak. Sistema konfiguratu egin daiteke, ikuskatze eta neurketak egiteko zenbait teknologiaren bidez: ikusmen-kamerak, termografia, teknologia multiespektrala eta lortutako irudiak prozesatzeko askotariko algoritmoak, besteak beste. 2Dko eta 3Dko ikusmen-sistemek, photogrametic stereo ekipamenduak, ikuskatze ez-suntsitzaileko ekipamenduek (teknologia multiespektrala, termografia) eta piezaren zenbait konfigurazio eta lan-baldintza simulatzeko azpiegiturak osatzen dute sistema. Ikuskatze-sistemak zenbait funtziotan erabiltzeko konfigura daitezke. Zelulak aukera ematen du piezaren gainean zenbait azterketa egiteko: • 2D/3D dimentsio-kontrola, 2Dko eta 3Dko ikusmen-tekniken bidez; • Azaleko akatsak detektatu eta identifikatzea. In-line nahiz off-line ikuskatzeen bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du zelulak, bereizmenari, ziklo-denborei eta bestelako parametro batzuei loturiko baldintzak aztertuta; halaber, kalitate-kontrolerako eta piezaren manipulaziorako irtenbideak automatizatzeko aukera ematen du.
Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna
Robot bidezko kalitate kontrola
2D/3D ikusmen-sistema konfiguragarria
Gocator kamera, Ranger Sick, photometric stereo IAI ekipamendua, Pulnix ekipamendu multiespektrala, kamera termografikoa
Argiztapen-kondizio kontrolatuak ezartzeko armairua, encoder bidez kontrolatutako garraio-zinta
Dimentsio-kontrolerako eta akatsak detektatzeko softwarea
In-line ikuskapenerako eta % 100 kontrolerako softwarea
Robot-beso manipulatzailea
Bezeroak adierazitako akatsak detektatzeari lotutako mugen bideragarritasunaren azterketa.
Osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotizatuaren erakuslea.
Ikuskapeneko eta neurketako azken irtenbidearen kontzepzioa baloratzeko konfigurazio posibleen eta lan-zikloen proba azkarrak.
Osagaien ikuskapenean/neurketan robotika aplikatzeko entrenamendu praktikoa