Osasun-produktuen diseinu integrala, gailu medikoen araudi espezifikoa betez (ISO 13485, IEC 62304, IEC60601, ISO 14971, UL2900), hardwarea, softwarea eta komunikazioak barne. IEC 60601 arauarekin bat datorren pre-compliance barne-testerako gaitasuna, eta homologaziorako laguntza laborategi ziurtatuetan, industrializatzeko.
Digital health
Electromedical devices
In-Vitro diagnostics
Bateragarritasun elektromagnetikoaren saiakuntzak
Bateragarritasun elektromagnetikoaren saiakuntzak. Gailu elektronikoek perturbazio elektromagnetikoak eta karga-kommutazioak sortzen eta jasaten dituzte sare partekatuetan. Sortzen duten interferentzia-mailak atalase baten azpitik egon behar du, inguruko ekipamenduei ahalik eta gutxiena eragin diezaieten. Era berean, gailu elektroniko guztiek gutxieneko immunitate-maila batzuk izan behar dituzte. Aurreko bi printzipioak betez gero, edozein gailu egon daiteke beste ekipamendu batzuekin ingurune elektroniko berean. Esaten da elektromagnetikoki bateragarriak direla. Alde horretatik, Teknikerrek baditu zenbait ekipamendu ahalbidetzen dutenak egiaztatzea diseinu elektronikoek betetzen dituztela aplikazio-sektore bakoitzeko araudiek ezartzen dituzten baldintza horiek.
Ganbera klimatikoa
Ganbera klimatikoa. Inguruneko tenperatura- eta hezetasun-kondizioak emulatzeko aukera ematen du ekipamendu honek, diseinatzen diren ekipamendu elektronikoek nahi diren ingurune muturrekoenetan funtzionatzea lortzen dutela egiaztatzeko. Gainera, ekipamendu elektronikoen zahartzea bizkortzeko saiakuntzak egiteko ere erabil daiteke.
Inpaktuak eta bibrazioak
Inpaktuak eta bibrazioak. Ekipamendu txikien gaineko perturbazio mekanikoak emulatzeko aukera ematen dute. Saiakuntza-banku bat dago zenbait bibrazio-kondizio emulatzen dituena, ekipamenduen lan-ingurunean gerta daitezkeen eta beraz ekipamenduek jasan behar dituztenak. Erorketa- edo inpaktu-egoerak partzialki erreproduzitzeko aukera ere ematen du, diseinuen sendotasun-maila aztertzeko.
Sistema eragileekin eta komunikazio-sistemekin integratzea
Sistema eragileekin eta komunikazio-sistemekin integratzea. Periferikoetarako HMIak eta BSPak garatzea. Denbora errealeko sistema eragileekin (ThreadX, Mentor Embedded Linux, SafeRTOS eta abar) soluzioak garatzeko tresnak.
HMI grafikoen soluzioak garatzea QT bidez, Ethernet edo Wifian POCT-1A gailuen konektibitate-protokoloak integratzea
Bluetooth konektagarritasuna osasun-profilekin integratzea.
Gailu medikoen zibersegurtasun-analisiak eta -soluzioak.
Soluzio txertatuak garatzeko hardware eta softwareko tresnak
ARM, DSP edo FPGA motako CPUetan oinarritutako soluzio txertatuak garatzeko hardware eta softwareko tresnen multzo bat, aukera ematen duena prozesamendu digitaleko gailu medikoen garapen elektronikorako beharrei erantzuna emateko.
Ideiaren bideragarritasunaren/egokitasunaren hasierako azterketa, arloko azken aurrerapenekin alderatuta.
Produktu minimoki bideragarriak egitea, teknologia giltzarrien funtzionaltasuna baliozkotzeko.
Bazkide potentzialak bilatzea lankidetza-proposamen baterako.
Tartean diren teknologien azken berrikuntzen azterketa xehea egitea, jabetza intelektualaren alderdiak barne.
Gailu medikoen garapen integrala eta haiek homologatzeko laguntza, industrializatzeko.
Prototipoak egitea ingurune garrantzitsuetan baliozkotzeko.