• eu
  • es
  • en
  • Prototipo-laborategia

    Osasun-produktuen diseinu integrala, gailu medikoei buruzko araudi espezifikoaren arabera (ISO 13485). Gure lean metodologiaren helburua da garapen-kostuak minimizatzea tresna digitalak erabiliz esperimentazio-faseei ekin aurretik. Produktu-motaren arabera, modu intentsiboan erabiltzen dira simulazio-ingurune espezifikoak, gutxieneko produktu bideragarrien alternatibarik onenak konfiguratzeko. Prototipatze azkarreko sistemen bidez, simulazioaren emaitzak modu esperimentalean kontrasta ditzakegu, eta aukera onenak hauta ditzakegu. Hala, minimizatu egin daitezke azken diseinua lortzeko behar diren baliabideak. Diseinu horrek zenbait baliozkotze-etapa igaroko ditu, ahalik eta aldaketa gutxien eginez. Hori guztia diseinuaren etapa bakoitzeko arriskuen analisian eta dokumentazioaren trazabilitatean lagunduz garapen-ziklo osoan.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Diseinu-, kalkulu- eta simulazio-aplikazioak
    • FDM Stratasys 3D inprimagailua
    • Formlab-en SLA Form3 3D inprimagailua
    • ISO 13485 zertifikazioa
    • Kode irekiko FDM ANET8 3D inprimagailua

    Ámbitos de aplicación

    Additive manufacturing

    Biomedical consumables

    Electromedical devices

    In-Vitro diagnostics

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Ideiaren eta produktuaren arteko kontrastea

    Ideiaren bideragarritasunaren/egokitasunaren hasierako azterketa, arloko azken aurrerapenekin alderatuta.

    Kontzeptu-probak

    Produktu minimoki bideragarriak egitea, teknologia giltzarrien funtzionaltasuna baliozkotzeko.

    Produktu edo zerbitzu berriak garatzeko eta lankidetzan garatzeko aholkularitza estrategikoa eta orientazioa (ideien kontrastea, espezifikazioak, elkarrizketa goiztiarra eta osasun-teknologien ebaluazioa, etab.)

    Tartean diren teknologien azken berrikuntzen azterketa xehea egitea, jabetza intelektualaren alderdiak barne.

    Produktua ISO 13485 arauaren arabera baliozkotzea

    Garapen integrala eta homologatzeko laguntza, industrializatzeko.

    Teknologia baliozkotzea

    Prototipoak egitea erabilera-ingurune garrantzitsuetan baliozkotzeko.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TEKNIKER
    Harremanetarako pertsona:
    Jesus Alonso