IZENA Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Laborategia (RSAIT) UPV/EHU

AZALPENA

Robotika eta sistema autonomoen laborategiak robotika, datu-analisia, estatistika, ikasketa automatikoa eta konputagailu bidezko ikusmena bezalako eremuetan esperimentatzeko modua eskaintzen du. Horretarako, sentsore ezberdinak (kamerak, laserrak, kinect sentsoreak, termikoak, ultrasoinuak...) kudeatu eta maneiatzeko ahalmena eta horiek helburu ezberdinetarako (pertsonen detekzioa, objektuen errekonozimendua, nabigazio segurua...) erabiltzeko aukera izanik. Horrez gain, makina eta pertsonen arteko elkarrekintza metodoak garatzeko aktibo logikoak ere badauzka, hizketa-bidezkoak, lengoaia naturalaren prozesamenduan oinarrituak, eta baita keinu-bidekoak ere.

Aplikazio-eremuak

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

Robot bidezko kalitate kontrola

Robot bidezko manipulazio aurreratua

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

Robot mugikor bidezko barne-logistika

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Peper, nao, B21, Pioneer robotak

    Robot mugikorrak esperimentoak egiteko, formakutza, eta abar; robotak desberdinak diren arren, guztiek ROSekin funtzionatzen dute.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Gestoen bidezko interfazea

Lengoaia Naturala zein ikusmeneko teknikaz baliatuz hizkuntza eta keinu bidezko pertsona-makinen arteko komunikazioa ahalbidetu.

Hitzen bidezko Komunikazioa

Lengoaia naturalaren prozesamendurako tresnen erabilera esaldi koherenteak sortu ahal izateko.

Objettuen Ezagutza

Eskuragarri dauden sentsoreen bitartez (kamera, laser...) hautematen dena intereseko objektu bat edo ez erabakitzea (pieza jakin bat, tresna bat...).

Pertsonen Detekzioa

Eskuragarri dauden sentsoreen bitartez (kamera, laser...) hautematen dena pertsona bat den ala ez erabakitzea.

Pronostiko eta diagnostikorako sistemak

To analyze data readings from different sensors to predict the behavior of an industrial asset (parts wearing out, engine failures, ...)

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
UPV/EHU
Harremanetarako pertsona:
Basilio Sierra Araujo
b.sierra@ehu.eus