IZENA Sare elektrikoetan biltegiratze sistemak integratzeko aplikazioak

AZALPENA

Aktibo honek barne hartzen ditu: a) aplikazio berriztagarrietarako biltegiratze-sistemak dimentsionatzeko SW aplikazio bat; b) instalazio berriztagarriak eta merkatu elektrikoetako biltegiratze-sistemak planifikatzeko eta operatzeko plataforma digitaletarako energia-kudeaketako estrategia bat; eta c) sare elektrikoetako biltegiratze-sistemen kudeaketa optimoa eta proaktiboa ahalbidetzen duen algoritmo bat, biltegiratze sistemen egoera desberdinen estimazio zehatzaren bidez, bai eta haien operazioan oinarritutako bizitza erabilgarriaren iragarpenaren bidez ere.

Aplikazio-eremuak

Sarearen eragiketa optimoa eta eskariaren kudeaketa

Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa. Mikrosareak

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Biltegiratze sistemak integratzen dituen instalazio berriztagarri baten kudeaketa energetikorako software-a

    Biltegiratze sistemaren bat integratzen duen eta merkatu iberikoaren doikuntza-zerbitzuetan jarduten duen instalazio berriztagarri baten (eolikoa edo/eta fotovoltaikoa) ebaluazio tekno-ekonomikora bideratutako tresna da. Biltegiratze sistemaren dimentsionamendu optimoa zehaztea du helburu, instalazioaren/instalazioen errentagarritasuna maximizatzeko.

  • Energia elektrikoaren kudeaketarako prozedura eta instalazioa

    Biltegiratze sistemak integratzen dituen portfolio berriztagarri baten eragiketa zentralizatuaren kudeaketa energetikorako prozedura bat da, sorgailu berriztagarrien errentagarritasun ekonomikoa maximizatzea helburu duena. Prozedura hori aplikatu ondoren, sistema berriztagarriak modu fidagarrian erabiltzea lortzen da, bai eta merkatu elektrikoan energia salduta lortutako diru-sarreren eta biltegiratzearen degradazioari lotutako kostuen arteko oreka aurkitzea ere.

  • PREDICT Li: Li-ioneko baterien degradazioa iragartzeko tresna, “Data-driven” algoritmoetan oinarrituta

    Software honek litio-ioi baterien degradazioa iragartzea ahalbidetzen duen algoritmo bat du, bere operazioaren arabera definitzen dena. Algoritmoa hainbat aplikazioetan zabaldutako sistemetatik bildutako operazio datuetatik etengabe ikasteko gai da, BMS digitalizatuen erabilerari esker.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

BMS adimentsuen garapena

Bizi-estimazioko algoritmo aurreratuak ezartzeko transferentzia teknologikoa, Battery Management Systems (BMS) direlakoei adimen handiagoa emateko. Biltegiratze sistemaren bizitza erabilgarriaren iragarpen zehatzak funtsezko informazioa ematen du, haren eragiketa ahalik eta ondoen egokitzeko, haren bizitza erabilgarria maximizatzeko eta operazio-kostua minimizatzeko.

Sareetako biltegiratze sistemen dimentsionamendu optimoa

Transferentzia teknologikoa ESS-en integrazioaren esparruan. ESS-a dimentsionatzeko tresnak funtsezkoak dira biltegiratze sistemak integratzen dituen instalazio berriztagarri baten diseinu-faserako. Izan ere, aplikazio jakin batean instalatutako kapazitatea zehazteko aukera ematen dute, errentagarritasuna maximizatzeko instalazioaren bizitza erabilgarria kontuan hartuta.

Sareetako biltegiratze sistemen kudeaketa optimoa

Transferentzia teknologikoa ESS-en integrazioaren esparruan. Kudeaketa energetiko aurreratuko estrategiak dira, biltegiratze sistemak integratzen dituzten instalazio berriztagarrien plangintza eta operazioa kontsideratzen dituztenak. Estrategiak bideratuta daude instalazioek energia-merkatuetan eta doikuntza-zerbitzuetan parte hartzera.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IKERLAN S.C.
Harremanetarako pertsona:
Haizea Gaztañaga
HGAZTANAGA@IKERLAN.ES