Eskuragarri dagoen azpiegiturak, sare elektrikora konektatutako sorkuntza sistemak badioztatzeko balio du. Korronte alternoan, jarraian eta tentsio maila ezberdinetan funtziona dezake. Ekipamenduak potentzia-etapen bideragarritasun teknikoa ebaluatzeko tresnak biltzen ditu: efizientzia, erregimen termikoa... Gainera, Simulazioko hardwarean edota denbora errealeko kontrol sisteman prototipo azkarrak integratzeko aukera ematen du. Eskuragarri dago ere potentziako erdieroaleak denbora errealean karakterizatzeko plataforma bat, karakterizazio honek ez du banku zehatzik behar.
Elektrizitate-sareetarako produktuak baliozkotzea (HW/SW)
Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa. Mikrosareak
AC - DC akopatzeko ekipamendua
AC-DC sorkuntza sistema berriztagarriak akopatzeko ekipamendua.
Dimentsionamendu termikoa
Dimentsionamendu termikoa (erdieroaleen hautaketa, hozte sistema...) eta bihurgailuen iragazkia optimizatzeko tresna
Frogatzeko azpiegitura
Sarearekin sinkronizatzeko algoritmoak eta energia aktibo/erreaktiboaren kudeaketa frogatzeko azpiegitura.
Modeloak exekutatzeko plataforma
Matlab / Simulink-en garatutako modeloak edo biki-digitalak exekutatzeko plataforma
SIC dituzten bihurgailuak
SIC erdieroaleak dituzten bihurgailuak linean kontrolatzeko eta karakterizatzeko plataforma
Kontrol algoritmoen garapen edo integrazioa modelo simulatuetan oinarrituta. Kodearen sorrera eta integrazioa mikrokontrolagailuetan eta FPGAetan.
Potentzia bihurgailuen eskakizun elektriko eta mekanikoen bideragarritasuna aztertzea. Bihurgailuen dimentsionamendu azkarra ezaugarri termikoa, potentzia dentsitatea, gutxi gorabeherako kostua eta osagai aktibo/pasibo kritikoak ebaluatzeko.
Potentzia bihurgailuen eskakizun elektriko eta mekanikoen bideragarritasuna aztertzea. Bihurgailuen dimentsionamendu azkarra ezaugarri termikoa, potentzia dentsitatea, gutxi gorabeherako kostua eta osagai aktibo/pasibo kritikoak ebaluatzeko.
SiC erdieroaleen portaeraren azterketa eta karakterizazioa diseinatuta dauden bihurgailuetan. Karakterizatu daitezke: dv/dt, lan tenperaturak, gain-tentsioak ...
Energia berriztagarriak sarera konektatzeko kontzeptu-proba potentzia bihurgailuak erabiliz, lan parametroak doitzeko aukerarekin.