IZENA Tentsio baxuko korronte zuzeneko (DC) mikrosarea

AZALPENA

48 V-ko tentsio nominaleko mikrosare bat da, hainbat energia metatze-sistema eta eguzki panel dc-dc bihurgailuen bidez integratzen dituena. Hortaz gain, elikadura-iturri eta karga programagarri bat daude generazio eta kontsumo profilak emulatzeko. Mikrosare honen helburu nagusia biltegiratze eta generazio sistemen simulazio modeloak eta kontrol teknikak frogatzea, aztertzea eta balioztatzea da, bai eta sistema elektrikoetarako energia-kudeaketako estrategiak ere.

Aplikazio-eremuak

Elektrizitate-azpiegituretarako murgiltze-sistemak eta biki digitala

Elektrizitate-sareetarako produktuak baliozkotzea (HW/SW)

Sarearen eragiketa optimoa eta eskariaren kudeaketa

Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa. Mikrosareak

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • 15 kW-tako Chroma 63210 karga programagarria

    15 kW-ko disipazio-karga, karga-modu desberdinekin: korronte konstantea, erresistentzia konstantea eta potentzia konstantea.
    Urrutitik kontrola daiteke Chromaren Softpaneletik eta baita LabVIEW bidez ere.

  • 2 kW-tako Chroma 62020H-150S energia iturria

    Korronte zuzeneko iturri kontrolagarria, 2 kW-koa (150 V/40 Ako gehienezko balioekin), funtzio desberdinekin. Urrutitik kontrola daiteke, Chromaren Softpanel kontrol-panelaren bidez (jarraian deskribatzen den karga programagarriarekin batera), mikrosarean generazio eta karga profilak emulatzeko. Gainera, eguzki-panel multzo bezala programatua izan daiteke Chromaren beste software bat erabiliz, eguzki-panelen emuladore honen aurka MPPT teknika edo dc bihurgailu ezberdinak frogatzeko.
    Beste abantaila bat da LabVIEW erabiliz urrutitik kontrola daitekeela (Chromak zehazki helburu honetarako garatutako VIak daude).
    Ordenagailura serieko komunikazioa erabiliz konektatzen da.

  • 500 W-tako Buck-boost bihurgialuak

    500 W-eko potentzia nominala eta 48 V-ko tentsio nominala duten lau etengailutako 5 Buck-boost bihurgailu daude, Texas Instruments TMS320F28335 DSPekin kontrolatuak. Bihurgailu horiek generazio eta energia metatze sistemak mikrosarera konektatzeko erabiltzen dira.
    Kontrol-estrategia oro inplementatu daiteke kontrolatzaile horietan C kodea zuzenean sortuz edo Simulinken ereduen bidez.

  • 7 kW-tako MSc 200DCDC750DE dc-dc bihurgailua

    Bi norabideko dc-dc bihurgailua, 120 A-ko korronte nominalekoa eta 200 A-ko korronte maximokoa.
    750 V-ko sarrera-tentsio nominala eta 360-750 V-ko irteera-tentsio nominaleko tartea.
    % 85-97ko efizientzia.
    Kontsigna analogikoen bidez kontrolatzen da.

  • Speedgoat SN5195 hardware-in-the-loop (HIL) plataforma

    Speedgoat SN5195 hardware-in-the-loop (HIL) plataforma Plataforma honetan instalatutako Speedgoateko sarrera-/irteera-moduluak honako hauek dira: IO204 (S/I digital paraleloko modulua), IO334 (Simulinkeko FPGA analogiko programagarriko modulua), IO334 (2) eta IO334-21 (S/I seinaleak egokitzeko plug-in bat, S/I moduluetarako).
    Ekipo honi esker, sistema fisikoen simulazioak egin daitezke denbora errealean (sistema elektrikoak, bihurgailu elektronikoak, etab.), eta kontrol-teknikak balioztatu daitezke kanpoko kontrol eta energia-kudeaketako plataformen bitartez.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

48 V-ko tentsio nominaleko dc-dc bihurgailuen topologiak balioztatzea

Mikrosareak, 48 V-ko tentsio nominaleko edozein dc-dc bihurgailu integratzea ahalbidetzen du sarearen aldean, errealitatetik hurbil dauden baldintzetan energia sortzeko, biltegiratzeko edo kargatzeko sistemak integratzeko.

Bihurgailuak kontrolatzeko teknikak eta aktibo energetikoen kudeaketa energetikorako estrategiak balioztatzea

Mikrosareari esker, nibel baxuko kontrol-teknikak balidatu daitezke dc-dc bihurgailuetarako eta energia-kudeaketako estrategietarako, Texas Instruments kontrol-txartelen bidez (Simulinken bidez programatuak) eta gailu guztiekin komunikatzen den LabViewen garatutako monitorizazio-plataformaren bidez.

Kontrol plataformen eta kontrol tekniken denbora errealeko balidazioa

Kontrol-plataforma propioak entseatzea eta kontrol- eta kudeaketa-estrategiak diseinatzea eta balidatzea, HIL plataforman denbora errealean simulatutako plantekin. Saiakuntzak baldintza ez-idealetan eta sareko edo sistema emulatuko hutsegiteen aurrean egiteko aukera.

Kontrolen prototipado azkarra (RCP)

Potentzia-bihurgailu elektronikoen kontrolak eta modulazioak diseinatzea eta baliozkotzea, denbora errealeko simulazio-plataformaren bidez.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop
Harremanetarako pertsona:
Eneko Unamuno Ruiz
eunamuno@mondragon.edu