IZENA Zuperakabera eta bizar kentzeko zelula robotizatua

AZALPENA

Leuntzeko eta bizarra kentzeko instalazio robotizatua, indar-kontrola duena. Proba erreminta ugari instalatu daitezke. Argi urdin egituratu bidezko neurketa-sistema du. Osagaiak tamaina handikoak izan daitezke, 1,5 metroko diametrokoak. Sentsore anitzeko koordenatu bidez neurtzeko makinak, granitozko mahaia dutenak, 3+2 eta 5 ardatzetan neurtzeko gaitasuna dutenak laborategiko baldintza egonkorretan. Puntuz puntuko kontaktu-sentsoreen bidez neurtzeko gaitasuna du, eskaneatzeko moduan, eskaner optiko bidez neurtzeko, 17µm-ko zehaztasunarekin eta 60mm-ko eskaneatzeko leihoarekin. Instalatutako neurketa-sofwareak Mcosmos, modus eta MSURF dira, off-line programaziorako aukerarekin. Makinek haztagailuen aldaketa automatikoa dute, bai eta haztagailu, luzera eta material desberdinen set oso bat ere. Makinek pieza-tenperaturako sondak eta ardatzak dituzte, monitorizatzeko eta erroreak konpentsatzeko. Zelula Alicona 5U rugosimetro batekin osatzen da, zehaztasun handiko ebaketa-erremintak eskaneatzeko eta neurtzeko.

Aplikazio-eremuak

Artezketa eta akabera prozesoak

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Alicona InfiniteFocus G5 XL200 mikroskopio optikoa

    5x, 10x, 20x, 50x obketiboak dituen kontakturik gabeko mikroskopio optikoa. Ardatzen ibilbideak: 200 mm X, 200 mm Y, 100 mm Z. Bereizmen bertikala 20 nm (50 x) eta 100 nm (10 x) artean. Gutxieneko zimurtasun neurgarria: 0,06 mikrometro Ra. Polarizatzaile optikoa.

  • Getting Kume DbrPE203 zelula robotizatua

    Akabera zelula, bi lan modu ezberdinetan lan egiteko gai dena: robotean muntaturiko erremintarekin edo robotean muntaturiko piezarekin. 1. modua (erreminta robotean) pieza handietarako pentsatuta dago (2400 mm-ko diametroa eta 1500 mm-ko altuera), robotaren gainean muntatutako erreminta eta elektrohusilloarekin. 2. modua robot manipulatzailean muntatzen da pieza (90 kg-rainoko pisua), eta erremintak postu finkoetan muntatuta daude.

  • MITUTOYO CRYSTA APEX C162012 koordenatu bidez neurtzeko makina

    Koordenatu bidez neurtzeko makina, 5 ardatzean neurketa jarraitua egiten duena, REVO buruari esker. Renishaw-eko UCC2 kontrola. Zimurtasuna neurtzeko sonda. MCOSMOS-3 softwarea

  • MITUTOYO CRYSTA APEX S 9106 koordenatu bidez neurtzeko makina

    3 ardatzeko koordenatuen bidez neurtzeko makina, PH10MQ, PHC10-3, HCU buruekin. Puntuz puntuko eta neurketa jarraitua duen haztagailua SP25. Surface Measure 606T laser eskanerra.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Geometria konplexudun osagaiei aplikaturiko akabera eta leunketa robotizatu prozesu berriak ikertzea

Superakaberako prozesu berrien diseinua eta saiakuntzak, produkzioaren azken etapetan balio erantsi handia duten osagaientzat: ibilbideen definizioa, kontrol prozesuak, prozesuaren parametroak, etab.

Osagai oso konplexuak leuntzeko kontzeptu automatizatuak planteatzea: erremintak, neurtzeko sistemak, tresnak

Osagai berezien saiakuntza, konparazioa eta baliozkotzea: tresna mota berriak, euste-sistema eta elementuak, ibilbideak sortzea, kontrol prozesuak ikusmenaren bidez.

Pieza partikularrentzako ekoizpen baldintza bereziei buruzko saiakuntzak

Laborategi eskalako garapenak, tamaina handiko piezen ekoizpenera eskalatzea. Ingurune birtualetako lanen programazioa.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
UPV/EHU
Harremanetarako pertsona:
Luis Norberto Lopez de Lacalle Marcaide
norberto.lzlacalle@ehu.eus