IZENA 3D ikusmen-sistema, piezak berreraikitzeko, akatsen analisia egiteko eta robot malguekin piezak lokalizatu eta manipulatzeko

AZALPENA

Sistema honek hardwarea eta bere softwarea konbinatzen ditu puntu-hodeiak eta ikusmen-sistemak hartutako irudiak prozesatzeko. Hardwareari dagokionez, ikusmen-sistema Zivid One Plus M modeloko 3D kamera batek osatzen du, kalitate handiko 3D kamera industrial batek alegia. Hori dela eta, kalitate handiko eta 3Dko objektuak koloretan ikuskatzeko prestatuta dago, industria eta lankidetza-zeluletara bideratuta. Emaitzak hobetzeko, inguruneko baldintzak edozein direla ere, sistemak argi-sistema egituratu bat du, saiakuntza desberdinetan baldintzen homogeneotasuna bermatzeko. Softwareari dagokionez, ikusmen-prozesaketako HALCON softwarearekin (18.11 Steady bertsioa) integratzen da sistema. Programa horri esker, ikusmenean oinarritutako automatizazio-prozesu konplexuak plantetu daitezke. Adibidez, akatsak ikuskatzeko; robotaren algoritmo adimendunak picking-pieza onena ezagutzea, etab. Prozesu horietan, ikusmenak prozesu osoa automatizatzeko laguntza ematen du. Gainera, ekoizpena ikuskatzeko ere erabil daiteke, ikusitako piezaren CAD ereduekin parekatze-prozesu baten bidez.

Aplikazio-eremuak

Robot bidezko manipulazio aurreratua

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

Robot bidezko kalitate kontrola

Robot bidezko kalitate kontrola

Robot bidezko manipulazio aurreratua

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Ikusmen eta 3D ikuskatzaile sistemak

    ZIVID ONE PLUS M kamera.

  • Ikusmen liburutegi propioak

    Piezak kalibratu, erregistratu, detektatu eta parekatzeko liburutegi digitalak

  • Ikusmen softwarea

    HALCON (18.11 Steady bertsioa)

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Binpicking-aplikazioak kaotikoan eta roboten bidezko manipulazio aurreratua

Ikusmen-sistemari esker, binpicking-erako edukiontzi bateko piezak hauteman daitezke (baita piezaren CAD 3D ereduarekin parekatu ere), gero manipulatzeko behar den posizioaren eta orientazioaren bidez robotari informazio hau emateko.

Robot industrialekin ikusteko eta sinkronizatzeko zerbitzu orokorrak

Robot malgu edo industrial tradizionalekin koordinatu eta/edo sinkronizatu behar diren ikusmen-aplikazioetarako aholkularitza.

Kalitate-kontrola robotekin

Robot industrialen eta 3Dko ikusmen-ganberen arteko koordinazioaren bidez, kalitate-kontroleko aplikazio aurreratuak eta malguak diseinatu, ezarri eta probatu daitezke.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IKERLAN S.C.
Harremanetarako pertsona:
Aron Pujana Arrese
apujana@ikerlan.es