Sistema honek hardwarea eta bere softwarea konbinatzen ditu puntu-hodeiak eta ikusmen-sistemak hartutako irudiak prozesatzeko. Hardwareari dagokionez, ikusmen-sistema Zivid One Plus M modeloko 3D kamera batek osatzen du, kalitate handiko 3D kamera industrial batek alegia. Hori dela eta, kalitate handiko eta 3Dko objektuak koloretan ikuskatzeko prestatuta dago, industria eta lankidetza-zeluletara bideratuta. Emaitzak hobetzeko, inguruneko baldintzak edozein direla ere, sistemak argi-sistema egituratu bat du, saiakuntza desberdinetan baldintzen homogeneotasuna bermatzeko. Softwareari dagokionez, ikusmen-prozesaketako HALCON softwarearekin (18.11 Steady bertsioa) integratzen da sistema. Programa horri esker, ikusmenean oinarritutako automatizazio-prozesu konplexuak plantetu daitezke. Adibidez, akatsak ikuskatzeko; robotaren algoritmo adimendunak picking-pieza onena ezagutzea, etab. Prozesu horietan, ikusmenak prozesu osoa automatizatzeko laguntza ematen du. Gainera, ekoizpena ikuskatzeko ere erabil daiteke, ikusitako piezaren CAD ereduekin parekatze-prozesu baten bidez.
Robot bidezko manipulazio aurreratua
Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna
Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna
Robot bidezko kalitate kontrola
Robot bidezko kalitate kontrola
Robot bidezko manipulazio aurreratua
Ikusmen eta 3D ikuskatzaile sistemak
ZIVID ONE PLUS M kamera.
Ikusmen liburutegi propioak
Piezak kalibratu, erregistratu, detektatu eta parekatzeko liburutegi digitalak
Ikusmen softwarea
HALCON (18.11 Steady bertsioa)

Ikusmen-sistemari esker, binpicking-erako edukiontzi bateko piezak hauteman daitezke (baita piezaren CAD 3D ereduarekin parekatu ere), gero manipulatzeko behar den posizioaren eta orientazioaren bidez robotari informazio hau emateko.

Robot malgu edo industrial tradizionalekin koordinatu eta/edo sinkronizatu behar diren ikusmen-aplikazioetarako aholkularitza.
Robot industrialen eta 3Dko ikusmen-ganberen arteko koordinazioaren bidez, kalitate-kontroleko aplikazio aurreratuak eta malguak diseinatu, ezarri eta probatu daitezke.