Binder Jetting teknologiaren bidez piezak fabrikatzeko zentroa
Hauts-ohe prozesua. Hautsa edukiontzi batean jartzen da, eta buruak aglutinatzaile bat ematen du, hautatutako puntuetan hautsa aglomeratzeko. Ondoren, beste hauts-geruza bat prestatzen da, eta, hala, behin eta berriz egiten da prozesua, pieza amaitu arte. Inprimaketan ez dago bero-iturririk. Aglutinatzailea inprimaketa “berdea” egiteko erabiltzen da.
Zati berdea sinterizatu edo infiltratu egiten da, edo dagoen bezala erabiltzen.
Produktuen formak: zati trinkoak, zati porotsuak, eta material anizkoitzak.
Gainazal-akabera oso oneko piezak: Ra = 6 mikrometro inguru (zati sinterizatuak).
EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK
-
Atmosfera kontrolatuan sinterizatzeko labeak, 1.400 °C-raino.
-
Goi-hutseko sinterizazio-labea, 2.000 °C-raino.
-
Innovent ExOne Binder Jetting ekipamendua
-
Konbekzio behartuko ontze-labeak
-
YAMATO atomizagailua: hautsak pikortatzeko balio duen spray-dryier-a.
Ámbitos de aplicación
3D/AMrako materialak
AM diseinua eta aurre-prozesu digitala
AM prozesuen balidazioa
AM/3D Printing prozesua
Post-prozesua
Teknologia eta prozesu laguntzaileak
AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK
Binder Jetting bidez ereduak eta prototipoak fabrikatzea
Piezen eredu edo prototipo berriak diseinu berriekin fabrikatzea
Binder Jetting bidez osagaiak fabrikatzea
Parametroen optimizazioa, simulazioa, piezen diseinua, sinterizazioa eta azken akabera.
Material konposatu berrien garapena (metal-zeramika)
Beharren arabera pertsonalizatutako propietateak dituzten materialak diseinatzea, gaur egun erabiltzen direnak ordeztu ahal izateko. Nagusiki, metalez eta zeramikaz osatutako materialak garatzea, aplikazio bakoitzean behar diren propietateak diseinateko aukera ematen dutenak
Piezak Binder Jetting bidez fabrikatzeko bideragarritasunaren analisia
BJ bidez egindako osagaien aplikazio berrien ebaluazioa: Osagaiak BJ teknologiaren bidez fabrikatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa
Prestakuntza
Binder Jetting prozesuko trebakuntza teknikoa