EHiNA ebaketa-erreminten higaduraren jarraipena egiteko sistema adimentsua da, IMHk garatua. Bere helburu nagusia da mekanizazio-prozesuetan zehar erremintaren egoeraren neurketa zuzena, zehatza eta denbora errealean eskaintzea, prozesu-datuen (eragiketa, materiala, erreminta, eta abar), denbora-segida datuen (energia-kontsumoa eta bibrazioak) eta ebaketa-erreminten irudien analisiaren bidez. Sistemak geldialdi-denborak murriztea, erreminten erabilera bizitza erabilgarriaren amaierara arte optimizatzea eta mantentze-lanetan erabakiak hartzea ahalbidetzen du, informazio objektiboan oinarrituta. Horrela, fabrikazio aurreratuko inguruneetan efizientzia eta iraunkortasuna hobetzen dira.
Mekanizatua eta Multitasking
CNCarekin interfazea
Autodiagnosi-zikloen bidezko koordinazioa eta kontrol numeriko anitzekin komunikazioa.
Datu harrapaketa
IPC Beckhoff C6032 (i7, 8 nukleo), IEPE ELM6202 moduluekin (24 bit, 50 ksps), eta EL3783 energia-analizatzailearekin (3 kanal, 16 bit, 20 ksps). Softwarea TwinCAT-en garatua, web HMI batekin.
Dutu basea
Biltegiratze lokala, hodeiko integrazio-aukerarekin.
Ikusmen Sistema
Optika telezentrikodun eta dome motako argiztapenarekin estankoa den kamera; erreminten garbiketarako haizeztapen-sistema eta babeserako obturatzaile pneumatikoa ditu. Instalazio unibertsala mekanizazio-makinetarako.
Prozesamendua
Seinaleen prozesamendua Simulinken inplementatua.
Erakusketa, ekitaldi edo saio teknikoetan erabiltzeko demonstratzaile aktiboa. EHiNA Industria 4.0 kasu erreal gisa aurkeztuta.
Prozesu-seinaleak eta irudiak konbinatzen ditu erremintaren egoera modu sendoan estimatzeko. Moldakortasun handia, zehaztasun handiena.
Irudietan oinarritutako irtenbidea, kontakturik gabe higadura kuantifikatzeko, zehaztasun handiz eta etenik gabe. Laser sistemak edo palpatzaileak ordezkatzen ditu.
Erremintaren higadura denbora errealean estimatzeko sistema adimentsua; bibrazioak eta energia-kontsumoa aztertzen ditu. Lerro automatizatu eta ekoizpen estandarizaturako egokia.
Prestakuntza espezializatua monitorizazioan, OT–IT komunikazioetan, IIoT-n, ikusmen artifizialean eta datu-analisian, EHiNA kasu praktiko gisa erabiliz.
Sistemaren behin-behineko instalazioa plantan, baliozkotasun tekniko eta ekonomikoa egiaztatzeko. Aholkularitza eta laguntza barne.