• eu
  • es
  • en
  • Energiaren optimizazio eta kudeaketarako plataforma

    Azpiegituren, energia-komunitateen eta antzerakoen energia kudeatzeko eta optimizatzeko hardware/software -plataforma bat da. Azpiegiturak hirugarren sektoreko eraikinak, industria eraikinak, bero- eta hotz-sareak eta bestelakoak izan daitezke. Helburua sorkuntza, eraldaketa eta energia kontsumoa kudeatzea da, ikuspuntu holistiko batean oinarrituz. Kudeaketa hau eredu fisiko eta estatistikoetan oinarrituko da, sistemen portaera aurreikusi eta kudeaketa energetikoa optimizatzea ahalbidetuko dutenak egun- zein ordu-eskalako denbora horizonteetan. Honako hauek izango dira eskari energetikoaren kudeaketa optimizatzeko faktore nagusiak: • Sistemen funtzionamendu-moduak optimizatzea, eraginkortasun energetikoa maximizatzeko. • Kontsumo-kurba tokiko energia berriztagarrietatik datorren sorkuntzaren kurbara egokitzea • Energia eraldatzeko baliabideak erabiltzea, produkzioa kontsumoaren bektore energetiko desberdinetara egokitzeko. • Eskariaren kudeaketa ekonomikoa optimizatzea tasa onuragarriagoak aprobetxatzeko Plataforma elkarreragin daitezkeen hainbat moduluz osatuta dago, eta modulu hauek modu autonomoan erabili zein bitartekoen plataformetan integratu daitezke.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Eskaria kudeatzeko moduluak
    • Oinarrizko plataforma
    • Sare termikoak optimizatzeko moduluak
    • Sorkuntza banatuetako optimizazio moduluak

    Ámbitos de aplicación

    Sarearen eragiketa optimoa eta eskariaren kudeaketa

    Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa. Mikrosareak

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Bideragarritasun ebaluazioa

    Datu historikoetan oinarrituta, plataformako modulu desberdinen erabileraren bideragarritasun azterketa, bai eta lehendik dagoen azpiegitura digitalean integrazio ahalmena.

    Demostrazioa, prestakuntza, Ebaluazioa (bero- eta hotz-sareen operazio optimoa)

    Bero- eta hotz-sareen funtzionamendua optimizatzeko erakuslearekin lotuta. Eskariaren aurreikuspenetan, kudeatzen ez den produkzioan eta prezioetan oinarrituta, geruza anitzeko kontrol estrategiak sorkuntza sistemen zein banaketa sareen operazioa optimizatzen du, kontsumo globala eta/edo sistemaren ustiapen kostuak murriztuz.

    Demostrazioa, prestakuntza, Ebaluazioa (kudeaketa kooperatiboa)

    Egoitza-sektorerako eta energia-komunitateetarako eskaria kudeatzeko sistema kooperatiboaren erakuslearekin lotuta.

    Demostrazioa, prestakuntza, Ebaluazioa (sorkuntza eta metaketa sistemen optimizazioa)

    Kudeaketa kontrolatzailearekin lotuta, sorkuntza unitateen eta metaketa sistemen produkzioa optimizatzen du. Merkatu energetikoetan parte-hartzea optimizatzen du, eta aktiboen bizitza erabilgarria luzatu. Era berean, sistemaren epe luzerako errentagarritasuna aztertzea ahalbidetzen du.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    FUNDACIÓN TEKNIKER
    Harremanetarako pertsona:
    Francisco Javier Diez