IZENA Komunikazio sareen kontrola eta segurtasuna hobetzeko softwarea

AZALPENA

Aktibo honek biltzen ditu: a) sare elektrikoaren automatizaziora zuzenduta dauden IEC61850 familiako komunikazio zerbitzuak, b) gailu digitalen arteko komunikazioetan segurtasun maila aurreratua eskaintzeko tresnak (ziurtagiri digitalen kudeaketa), c) sare elektrikoaren zibersegurtasunaren egoera monitorizatzeko urruneko kontrolerako programak, eta d) energiaren sektorean negozio-aukerak identifikatzeko eta kontzeptu-probak garatzeko plataforma bat blockchain teknologian oinarrituta.

Aplikazio-eremuak

Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa. Mikrosareak

Zibersegurtasuna elektrizitate-sareetan

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Blockchain teknologian oinarritutako plataforma digitala

    Plataforma digital hau osatzen duten elementu guztiak hainbat teknologia desberdinekin garatuta dauden arren, multzo teknologiko osoa barneratzen dute: sektore energetikoan sortutako datuen jasotzea, datu horien babestea, kontratu digitalak bermatzea, emaitzen bistaratzea, egiaztatzea eta trazabilitatea. Plataforma digitala, blockchain teknologiaren beharrezko baliabideak asetzeko gai den errendimendu handiko zerbitzarien azpiegitura batean zabalduta dago.

  • IEC61850 familiako komunikazio zerbitzuak

    Protokolo desberdinetan oinarritutako komunikazio zerbitzuak (RESTful, SOAP…) IEC 61850-k eskaintzen dituen zerbitzuetan mapeatuta. Hardware plataforma desberdinetan konpilatu daiteken iturburu-kodeaz osatuta dago software liburutegietan antolatuta, hainbat aplikazioetan berrerabiltzeko prest. Programak IEC 61850 familian zehaztutako arauetan definitutako zerbitzuak hedatzeko aukera eskaintzen du. Azpiestazioen automatizaziorako definitua, monitorizazio, kontrol eta automatizazio egoeretan aplikatzeko. Sektore elektrikoaz gain, azpiestazioetan, sektore eolikoan, fotovoltaikoan… ere aplikagarria.

  • IoT ziurtagiri digitalen kudeaketarako erakuslea

    IKERLANeko egoitza nagusian kokatutako erakuslearen bidez, aipatutako PKI azpiegitura kudeatzeko eta erabiltzeko gai da Web interfaze baten bidez.

  • iPKI

    Ziurtagiri digitalen kudeaketarako azpiegitura. Sektore energetikoan bideratutako autentifikazio sistemak, sinadura elektronikoa eta datuen zifratzea inplementatzeko sistemak. Azpiegitura hau ingurune kontrolatu batean hedatuta dago, segurtasun fisiko (sarrera fisiko kontrolatua eta mugatua) zein logiko (funtzioen birtualizazioa, beharretan oinarritutako segmentazioa) neurriekin babestuta, sistemaren fidagarritasuna bermatzeko.

  • Sare elektrikoaren zibersegurtasunaren egoera monitorizatzeko urruneko kontrolerako sistema

    Aktibo honek sare elektrikoan kokatutako gailu digitalen zibersegurtasunaren egoera urrunetik monitorizatzeko gaitasuna ematen du. Sistema honen helburu nagusia ahulezien detekzio goiztiarra lortzea da konfigurazio okerren edo inplementazio akatsen ondorioz, baita sarearen aurkako eraso posibleen ondorioz sortutakoak. Aktibo digitalen ahulezien analisia malgua da, sistema guztiz egokitu daiteke gailu bakoitzaren ezaugarrien arabera, aplikazio ingurunearen arabera, baita araudiaren arabera.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Ahulezien analisia

Sareko gailuetatik jasotako informazioaren aztertzea eta prozesamendua, txostenak eta alertak sortzeko.

Blockchain erakuslea

Blockchain erakusleak erabilera kasu desberdinetan aplikatuta.

Blockchain Esperimentazioa

Blockchain teknologiaren egokitzapenaren analisia eta kontzeptu proben garapen arina.

Blockchain transferentzia teknologikoa

Transferentzia teknologikoa, blockchain teknologian oinarritutako baterako proiektuen garapenaren bidez.

Esperimentazioa

PKI teknologiaren egokitzapenaren analisia eta kontzeptu proben garapen arina.

Formazioa, Training, esperimentazioa.

Erreferentziazko arkitekturaren potentzialari buruzko prestakuntza, traininga eta esperimentazioa Smart Grid arloaren inguruan azpiegiturak eta plataformak sortzeko. Komunikazio protokolo garrantzitsuenen (OPC-UA, SOAP, REST, MQTT eta CoAP) inplementazioarekin eta gehien erabiltzen diren modulu funtzionalen APIen bidezko integrazioarekin (interoperabilitate teknikoa) lotutako gaiak hartuko dira kontuan: IIoT nodoak, edge computing, Cloud publikoak edo On Premise modu seguruan.

IIoT interoperabilitate teknikoa

Transferentzia teknologikoa Smart Grid inguruan, monitorizazio, kontrol eta automatizazio proiektuak bateratuz distribuzio elektrikoaren alorrean. Konektibitate zerbitzuak osatu egiten ditu APIen bidez software konponenteen hautaketa eta integrazioa lortuz erabilera kasuaren arabera.

IIoT konektibitatea

Transferentzia teknologikoa (bezeroarekin lankidetza) IIoT konektibitatearen eremuan, Smart Grid nodoetan oinarritutako azpiegiturak eta plataformak. IIoT-Edge-Cloud nodoen arteko kolektibitatean zentratuta dago.

Interoperabilitate teknikoaren eta konektibitatearen erakuslea

Konektibitatearen hainbat erakusleen aurkezpena errota, fotovoltaikoa, inbertsorea…, parke/edge nodoaren eta kontrol zentroaren/cloud mailan eginda. Gehien erabiltzen diren IIoT komunikazio protokoloetan oinarrituta eta Smart Grid energia berriztagarrien arloko modulu funtzionalen interoperabilitate APIetan oinarrituta.

PKI erakusleak

Erabilera kasu desberdinetarako PKI erakusleen aurkezpena.

PKIren egoeraren bistaratzea

Bistaratzeko tresnak energia sektoreko gailuen PKI egoera ulertarazteko.

Sare elektrikoaren gailuen monitorizazioa

Sare elektrikoaren gailuen segurtasunari buruzko informazioaren bilketa eta analisi plataformara bidaltzea.

Sareko zibersegurtasunaren egoeraren bistaratzea

Sare elektrikoko gailuetatik lortutako datuak erabiliz, zibersegurasunaren analitikaren emaitzak modu ulergarrian bistaratzeko tresnak.

Transferentzia teknologikoa

Transferentzia teknologikoa, IoT gailuetarako PKI azpiegituretan oinarritutako baterako proiektuen garapenaren bidez.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IKERLAN S.C.
Harremanetarako pertsona:
Aitor Urbieta Artetxe
aurbieta@ikerlan.es