IZENA Konposite arinen fabrikazio eta karakterizazio unitatea

AZALPENA

Zuntz motz/luze/jarraia duten konpositeen fabrikazio eta karakterizazio unitatea

Aplikazio-eremuak

Aurreratu loturak

Fabrikazio prozesuak

Material eta prozesuak Ekonomia Zirkularrean

Materialen diseƱo eta garapena

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • konpresio/Injekzio makina bertikala

    200Tneko prentsa bertikala, konpresio, termokonformatu eta injekzio prozesuetarako. Zuntz montz, luze eta jarraidun termplastiko konpositeententzat zuzenduta.

  • Saiakera mekanikoen laborategia

    Saiakera mekanikoen laborategia:
    Fatiga
    Talka
    Abiadura azkarreko saiakerak.
    Batez ere simulazioetarako egin beharrezko saiakera ezberdinetarako espezializatua dago laborategia.

  • Zuntz montzeko nahasketa unitatea

    Materialen nahaste unitatea. 5 eta 50 Kg/hko bi sistema ezberdin

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

CAErako material karakterizazioa

Simulazio tresnak oso tresna indartsuak dira produktu berriak diseinatzeko orduan. Tresna hauen arrakasta simulazioak egiteko erabilitako datuen kalitatearen araberakoa da neurri handi batean. Leartiker-ek propietate estatiko, nekearen eta propietate dinamikoen simulazioak egiten dituzten elementu finituen softwareak elikatzeko material polimerikoen karakterizazio zerbitzua eskaintzen du. Leartiker elementu finituen softwareak erabiltzen ditu eta, beraz, datu horien garrantziaz bereziki sentikorra da. Datu horien tratamendu zerbitzua ere eskaintzen du, azken erabiltzaileak datuak erabiltzeko prest izan ditzan.

Pieza metalikoen ordezkapena, konpositeen bidez

Leartikerrek metalezko piezen materiala ordezkatzeko zerbitzu osoa eskaintzen du. Hasierako produktuaren funtzionaltasunetik abiatuta, diseinu berria egiten da material polimerikoen ezaugarriak eta horien transformazio prozesuak kontuan hartuta. Diseinu hori burutzeko, simulazio erreologiko eta estrukturaleko tresnak eta material modelo egokienak erabiltzen dira. Diseinuak bezeroarekin balioztatu ondoren, molde prototipo bat garatzen da eta piezak aukeratutako materialarekin fabrikatzen dira. Beharrezkoa izanez gero, Leartikerrek karakterizazio mekanikoko zerbitzu aurreratua ere eskaintzen du: inpaktua, nekea, propietate dinamikoak ...

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
LEARTIKER SCOOP
Harremanetarako pertsona:
Amaia Egia Arronategi
aegia@leartiker.com