IZENA Laser ekipamendua fabrikazio gehigarrien bidez sortutako piezen zona konkretuak leuntzeko edo testurizatzeko

AZALPENA

Laser ekipamenduarekin material plastikoz zein metalikoz osatutako piezen zona konkretuak testurizatu edo leundu daitezke. Esaterako, pieza metaliko baten gainazalaren leuntasuna %60 arte jeitsi ahal daiteke. Aktibo hau beste bi aktiboekin (CID.001 eta CID.002) konbinatu ezkero leuntasun murrizketa haundiagoak lor litezke. Potentzia baxuko 4 laser daude (IR, UV, CO2 eta berdea). • CO2 laser (30W) (Easy Mark) • Green laser (7W) (TruMark 3220) • Nd:YAG laser (25W) (Rofin, Power line E25) • UV Laser (5W) (TruMark 6350) LAktibo honek ondorengo ekipamenduekin osatzen da: • Gainazalaren zimurtasuna neurtzeko ekipamendua (gaur egun, off-line motakoa; in-line motako ekipamendua eskuratzeko asmotan). • Gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua (termografia, korrosioa, bustitzeko ahalmena, distira, masa galera, piezaren geometria aldaketak, etab.). • Laser ekipamendua kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratzeko asmoz. Softawe-a MES batekin konekzioa errezteko erabiliko da eta MES-aren bidez pieza fabrikatzeko planta osoa kudeatu ahal izango da. Aktibo hau CIDETEC-ek dituen beste bi aktiboekin (CID.002 eta CID.001) konbinatu ezkero, fabrikazio gehigarriz (AM-z) sortutako piezen post-prozesurako planta oso bat edukitzea ahalbidetzen da eta, gainera, baldintza ezberdinak behar dituzten pieza metalikoak, eta geometria oso desberdinetakoak tratatzeko erabil daiteke (%ko 95erainoko leuntasun murrizketak lor litezke). aser hauek gainazal lauetan edo kurbadura txikiko gainazaletan lana egiteko prestatuta daude.

Aplikazio-eremuak

Post-prozesua

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Gainazaleko zimurtasuna neurtzeko ekipamendua

    Gainazaleko zimurtasuna neurtzeko ekipamendua: gaur egun off-line (perfilometroa, mikroskopio konfokala, AFM-a); in-line ekipamendua eskuratzeko asmotan.
    Eta, gainazalaren karakterizazio osagarria egiteko ekipamendua -off-line ere- (termografoa, distira, kolorimetroa, kontaktuaren angelua, korrosioa neurtzeko potentziostatoak, NSSerako ganberak, tribometroa, etab.).

  • Nanosegundu CO2 laser-a

    Nanosegundu CO2 laser-a, 30 W-ko potentzia maximoarekin eta f80 lente fokala 53X53 mmko areak prozezatzeko gai.
    Ekipamenduak era pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan, 100 mikra ingurukoa da.

  • Nanosegundu IR laser-a

    Nanosegundu IR laser-a, 25 W-ko potentzia maximoarekin eta bi lente fokalekin (f160 eta f300), 120x120 mm eta 240x240 mmko areak prozezatzeko gai hurrenez hurren.
    Ekipamenduak era zuzenean edo pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan eta lente fokalaren araberan, 40 mikra eta 70 mikra ingurukoa da.

  • Nanosegundu laser berdea

    Nanosegundu laser berdea, 7 W-ko potentzia maximoarekin eta f160 lente fokal batekin 110X110 mmko areak prozezatzeko gai.
    Ekipamenduak era pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan 30 mikra ingurukoa da.

  • Nanosegundu UV laser-a

    Nanosegundu UV laser-a, 25 W-ko potentzia maximoarekin eta f160 lente fokala, 80x80 mmko areak prozezatzeko gai.
    Ekipamenduak era pultsatuan lan egin dezake. Sorta neurria, fokuratze egoeretan, 100 mikra ingurukoa da.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Eskalatzerako aholkularitza eta industria bideragarritasun azterketa.

Aktibo honekin garatutako prozesuen industria bideragarritasun azterketa teknikoa eta ekonomikoa.

Fabrikazio gehigarriz sortatuko piezen post-prozesuen garapena eta optimizazioa. Prototipoen lorbidea.

* Fabrikazio gehigarriz sortatuko pieza metaliko zein plastikoen zimurtasunaren kontrola, kurbadura gutxiko zona konkretuetan. Zimurtasuna %60 arte jeitsi daiteke; halaber, zimurtasun jeitsiera haundiagoa lor daiteke aktibo hau CIDETECeko beste aktiboekin konbinatu ezkero. *Gainazal garbiketa

Prozesuen monitorizazioa eta kontrola

Laser ekipamendua kontrolatzeko eta monitorizatzeko software-a eskuratu ondoren, post-prozesurako planta fabrikazio gehigarriz sortzeko piezen plantarekin konektatuta egotea bideratuko da.

Training

Post-prozesu eta gainazal akabera teknologietan prestakuntza praktikoa eta teorikoa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
CIDETEC
Harremanetarako pertsona:
Gemma Vara Salazar
gvara@cidetec.es