IZENA Makina elementu, mekanismo eta lubrifikazio saiakuntza laborategia

AZALPENA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Mekaniko Laborategiak (DMLab) hainbat saiakuntza-ekipamendu eskaintzen ditu. Ikerketa proiektu independenteen eta industria bazkideekin egindako aholkularitza proiektuen konbinazioak ikerketa gai ugari eskaintzen ditu makina elementu, mekanismo eta sistema mekanikoen arloetan. Gure gaitasunek diseinu kontzepziotik prototipoak eraikitzeraino hartzen dute, simulazio zehatzak eta balidazio saiakuntzak konbinatuz. Azpiegitura hau etengabe mantendu eta handitzen dugu eskakizunik aurreratuenak betetzeko. Hurrengo orrialdetan azpiegitura bakoitzaren gaitasunak eta datu teknikoak agertzen dira. Gainera, gure saiakuntza makinak mota guztietako eskakizunetara egokitu daitezke. Informazio gehiago behar izanez gero, kontaktatu, proiektu berritan hasteko irrikitan gaude.

Aplikazio-eremuak

Estaltze eta gainazal soluzioak

Fabrikazio prozesuak

Materialen diseño eta garapena

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Entsegu dinamikoak egiteko bankua

    - Entsegu dinamikoak egiteko 3 x 3 m-ko bankua
    - Karga max: 500 kN
    - Karrera max: 200 mm
    - Maiztasun max: 5 Hz

  • Ibilgailu laurdena ensaiatzeko makina

    Ibilgailuen balazta eta suspentsioak ensaiatzeko makina

  • Gainazal nekea aztertzeko makina

    Gainazal lubrikatuetan nekea aztertzeko entsegu makina

  • Engranaien entsegu bankua

    - Engranajeen efizientzia eta portaera termikoa abiadura tangentziale handietan ikertzeko diseinatua.
    - Engranajeen huts egiterako ohiko moduak: pitting edo higadura
    - Olioaren tenperatura kontrolatua
    - Engranaje hortzen, olioaren eta errodamendu euskarrien tenperatura jarraia neurtzen da
    - Transmisio errorearen neurketak (doitasuna ±0.6 μm)
    - Higadura tasaren jarraipena olio hondakinen partikulak neurtuz

  • Makina eta mekanismoen zinematika eta dinamika neurtzeko laser tracker-a

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop
Harremanetarako pertsona:
Ibai Ulacia
iulacia@mondragon.edu