• eu
  • es
  • en
  • Mikro-mekanizazio eta zehaztasun handiko mekanizazio zelula

    Neurri txikiko piezen mekanizazioan lan-baldintzak bilatzeko mikro-mekanizazio eta zehaztasun handiko mekanizazio zelula. Mikrofresatzeko makina batek eta mikrotorno batek osatzen dute zelula. Zelula horretan hainbat ekipo daude (off line/on line) prozesua monitorizatzeko eta datuak biltzeko: indarrak, tenperaturak, tresnaren higadura, zimurtasuna, hondar-tentsioak neurtzeko sentsoreak, makroskopioak eta perfilometroak. Era berean, prozesuaren aldagaiak, sarrera-parametroen arabera, aurreikusteko softwarea du.

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Gainazal-osotasuna, hondar-tentsioak eta zimurtasuna egiaztatzeko ekipoa.
    • Kern Evo mikrofresatzeko makina
    • Mikromekanizazio-prozesua monitorizatzeko eta aztertzeko gailuak.
    • Mikrotornoa
    • Prozesuen emaitzak iragartzeko softwarea

    Ámbitos de aplicación

    Doikuntza eta Mikromekanizazioa

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Espezialisten prestakuntza eta eguneratzea

    Profesional berrientzako eta profesionalak teknologia berrietara eguneratzeko prestakuntza-ikastaro espezializatuak. - Makina-erreminten erabiltzaileak. - Makina eta osagai fabrikatzaileak

    Lan-baldintza egokiak definitzea, osagai mekanizatuaren gainazal osotasuna bermatuz

    Lan-baldintzak bilatzea (erremintak, ebaketa-baldintzak, lubrifikazioa...) saiakuntza esperimentalen eta modelizazioaren bidez, pieza kritikoetan gainazal-osotasun egokia bermatzeko. Aeronautikaren, trenbidearen, automobilgintzaren eta energiaren sektoreetarako osagai kritikoen mekanizatzaileak.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop
    Harremanetarako pertsona:
    Pedro-José ARRAZOLA