basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

Mikro-mekanizazio eta zehaztasun handiko mekanizazio zelula

AZALPENA

Neurri txikiko piezen mekanizazioan lan-baldintzak bilatzeko mikro-mekanizazio eta zehaztasun handiko mekanizazio zelula. Mikrofresatzeko makina batek eta mikrotorno batek osatzen dute zelula. Zelula horretan hainbat ekipo daude (off line/on line) prozesua monitorizatzeko eta datuak biltzeko: indarrak, tenperaturak, tresnaren higadura, zimurtasuna, hondar-tentsioak neurtzeko sentsoreak, makroskopioak eta perfilometroak. Era berean, prozesuaren aldagaiak, sarrera-parametroen arabera, aurreikusteko softwarea du.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Gainazal-osotasuna, hondar-tentsioak eta zimurtasuna egiaztatzeko ekipoa. +

Gainazal-osotasuna, hondar-tentsioak eta zimurtasuna egiaztatzeko ekipoa.

Kern Evo mikrofresatzeko makina +

Doitasunezko mikrofresatzeko makina. 0,1 mm-ko tresnekin mekanizatzea. 500-50000 RPM. 3,4 kW - 0,8 Nm

Mikromekanizazio-prozesua monitorizatzeko eta aztertzeko gailuak. +

Mikromekanizazio-prozesua monitorizatzeko eta aztertzeko gailuak eta sentsoreak: indarra, bibrazioak, termografia, neurri dimentsionalak, gainazalaren zimurtasuna, etab.

Mikrotornoa +

Doitasunezko mikrotornoa, gehienez 0,5 mm-ko diametroko mekanizaziorako.

Prozesuen emaitzak iragartzeko softwarea +

Prozesuen emaitzak iragartzeko softwarea: bibrazioak/chatter, ebaketa indarrak eta potentziak, tenperaturak, zimurtasunak, distortsioak, etab.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
1030

Espezialisten prestakuntza eta eguneratzea

services book icon
1031

Lan-baldintza egokiak definitzea, osagai mekanizatuaren gainazal osotasuna bermatuz

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop

,

Harremanetarako pertsona:

Pedro-José ARRAZOLA

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • Hidden
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad