Ceit-eko aktiboak hainbat ekipo konbinatzen ditu zeintzuk, hauts metalurgian 30 urtetik gorako esperientziari esker, osagai konplexuak sortzeko aukera ematen dute materialaren erabilera optimizatuz. Horrela, osagai handiak, hautsen HIP (prentsaketa isostatikoa berotan) prozesuaren bidez ( ekoiztu daitezke; osagai konplexuak, kopuru mugatuan, gehikuntza bidezkofabrikazio bidez; tamaina ertain, konplexu eta kopuru handiagoan, prentsaketa eta sinterizio bidez; txikiak, konplexuak eta kantitate handiagoan, metal injekzio moldekatze (MIM) bidez; eta zati simetrikoak, estrusio bidez. Gainera, aktiboa osatzen duten instalazioek errendimendua doitzeko aukera zabaltzen dute, tratamendu termikoen eta neurrira bereziki diseinatutako hautsekin egindako estalduren bidez.
Aurreratu loturak
Estaltze eta gainazal soluzioak
Fabrikazio prozesuak
Materialen diseño eta garapena
Funtzio anitzeko laser-zelula, fabrikazio gehigarri eta postprozesaturako
Ceit-IK4n instalatutako Laser funtzio anitzeko zelula, sistema erabat operatiboa da eta lau aplikaziori zerbitzua ematen die: LMD bidezko fabrikazio gehigarria, osagai metalikoen “cladding”-a, laser bidezko tratamendu termikoak eta laser soldadura. Ekipamenduak 4KWko laser iturri bat du, “cladding” buruarekin, melt-poolaren kontrolerako begizta itxiko sistema bat, eta 3D eskaner bat.
Hauts estrusiorako unitatea
Hauts estrusiorako unitatea
HIP ASEA QIH6 unitatea
Berotako prentsaketa isostatikoa (HIP) hauts metalikoa dentsifikatzeko prozesu bat da non temperatura eta presio altuak konbinatzen diren. Gainera, HIP-a fabrikazio gehigarriko produktuetan, galdaketakoetan eta zati sinterizatuetan erabili daiteke post-prozesu moduan. Ekipamenduak 120 mm-ko diametroko lan-eremua du eta 200 mm-ko altuera. lgehienezko lan tenperatura 2000 ºC-koa da, eta presioa berriz, 1500 bar-ekoa.
MRF F14x14x14WW/M-1800VD-GH2 labea
MRF labe moldakorra baldintza atmosferiko ugaritan (hutsune handia, hidrogeno purua, inerte-hidrogeno nahasketa) lan egin dezake 1800 ºC-ko gehienezko tenperaturaraino iritxiz. Labearen ganbera 300x300x300 mm-koa da, eta ekipoak prozesu-baldintzak doitasun handiz simulatzea eta errepikatzea ahalbidetzen du.
Servosis Prentsa Uniaxiala (100 tonelada arte)
Servosis 100 tonako prentsa serbo-hidrauliko uniaxiala da, bi eragingailu hidrauliko independenterekin. Equipo honek karga eta desplazamendu parametroak ematen ditu hauek dentsitatea vs karga moduan grafikatu daitezkelarik.
Laser zelula multifuntzionala laser-soldadurarako ere erabil daiteke, eta hautsa kentzearen bidez funtzionalizatu edo konpon daiteke. Bi kasuetan, ezaugarri kontrolak dituzten hauts bereziak erabil daitezke (forma, akatsak, partikula tamainaren banaketa, konposizio kimikoa...)
NNS zatiak hurrengo hauts-teknologien bidez sortuko dira: prentsatzea eta sinterizatzea LMD Forja eta estrusioa HIP eta CIP Zerbitzu honek teknologia desberdinen prestazioen arabera piezen diseinua eskaintzen du. Gainera, bereziki diseinatutako hautsak (superaleazioak, altzairu bereziak, hauts magnetikoak...) erabiltzeko aukera ere eskainiz.
NNS lantegi pilotuan dagoen laser ekipamenduak hainbat metalezko piezen gainazaleko tratamendu termiko selektiboa ahalbidetzen du. Piezen portaera karakterizatuz propietate mekanikoak alda daitezke.
NNS lantegi pilotuaren parte den labeak tratamendu termiko bolumetrikoak eman ditzazke. Eskaintzen artean hurregoak aurkitzen dira: atmosfera sorta zabala, berotze eta hozteabiadura desberdinak erabiltzeko malgutasuna, , temperatura tarte zabalak. Bestalde, HIP-a beste fabrikazio metodoekin ekoiztutako (galdaketa, fabrikazio gehigarria, sientetizatuak…) propietate mekanikoak hobetzeko erabil daiteke ere.