Bi instalazio ditu. 5 ardatzeko ataza-anitzeko fresaketa makina bat, Ibarmia THR 16 multiprocess, bost ardatzetan fresatzeko eta torneatzeko aukera ematen duena. Makina honek buru angeluar konplexu bat dauka eta robot baten bitartez birkonfiguratu daitekeen biltegi batetik kargatu daitekezke makina-buru eta erreminta ezberdinak. Monitorizazio-sistema aurreratuak ditu, hala nola plateraren orekatze estatikoa eta dinamikoa, baita datuak hartzea, transferitzea eta aztertzea ere, CFAAko IoT sistemaren bidez. Bere konfigurazioa dela eta, makinaren deformazioak aztertzeko aukera ematen du, makinaren gune kritikoetan jarritako elementu finkoak erabiliz. Gainera, zelulak Hermle C52U MT dinamika oso altuko mekanizazio-zentroa ere badauka. Neurri handiko piezetan 5 ardatzetako (3 ardatz lineal eta 2 birakari) fresaketa lan konplexuak egin ditzake. Torneaketa ere egin dezake 1000 mm-ko diametroa eta 500 RPM bira-abiadura duen mahaiari esker eta ebaketa-abiadura handietarako erreminta aurreratuak erabili daitezke. Makina-buru osagarri bati artezketa prozesua aplikatu daiteke, CBNzko harriak erabiliz 80.000 bira minutuko arteko abiaduraraino iritsi daiteke. Ataza anitzeko zentro honek, bere eragingailuak monitorizatzeko aukera ematen du, bai barne-sistema baten bidez, adibidez, potentzia edo hainbat fluxu, bai eta esfortzu mekanikoak eskala absolutuan monitorizatzeko erreminta etxean jarritako kanpoko sistema baten bidez ere.
Mekanizatua eta Multitasking
Hermle C52U MT mekanizatze zentroa
Abiadura handiko mekanizazio zentroa, 5 ardatzekoa (fresaketa eta torneaketa). Abiadura handiko ardatza (12.000 bira minutuko), SAM ardatza 80.000 bira minutuko. HSK 100 erreminta amarrea. Zenbakizko kontrola Siemens 840D sl.
Ibarmia THR 16 mekanizatze zentroa
Ataza anitzeko mekanizazio zentroa (tornu-fresaketa), 5 ardatzekoa. Torneatzeko mahai zirkular orientagarria eta robot aldagailudun 96+24 posizioko erreminta-biltegia. Zenbakizko kontrola Siemens 840D sl.
Industria aeronautikoko osagai asko gero eta konplexuagoak dira, geometria gero eta espezializatuagoa dute, eta, gainera, diseinu eta simulazio tekniketan aurrera egiten ari dira. Hori dela eta, mekanizazio teknikak paraleloki garatu behar dira, erantzukizun handiko geometria aurreratu horiek lortzeko.
Mekanizatze makinak dituen aukerei esker, mekanizatze saiakuntzetan, posible da bai eragingailuen barne monitorizazioa potentzia terminoetan, bai prozesuaren beraren kanpo monitorizazioa; horrela, harrotze prozesuan egiten diren esfortzuen magnitude mekaniko absolutua lortzen da.
Ataza anitzeko zentroak dituen gaitasunei esker, lotze berean eta osagaiaren mugimendu gehiagoren beharrik gabe, orain arte oso ondo bereizitako izaera desberdineko eragiketak elkartu daitezke. Horrela, osagai berean, aldi berean, ohiko mekanizazio-eragiketak egin daitezke, beste gainazal funtzional batzuetako CBN harrizko artezketarekin batera.