SLMko (Selective Laser Melting) SLM Realizer 250 makina, hasiera-hasieratik metalezko piezak egiteko, hauts-ohantzea urtzeko teknologia erabiliz, konplexutasun handiko geometriak lortzeko (baita barne-barrunbeak eta pareta meheak ere) arrazoizko doikuntzekin eta gainazalen kalitateekin. Fabrikazio-bolumenik handiena 250x250 mm2-koa da, 300 mm-ko altuerarekin. Makinaz gain, hautsa iragazteko, lehortzeko eta biltegiratzeko sistema dago. Askotariko materialak erabil daitezke: erreminten altzairua, V4 titanioa, 306L altzairu herdoilgaitza, aluminioa, Inconela, etab. Instalazioak sentsoreak ditu prozesu-parametro nagusiak kanpotik hautemateko.
3D/AMrako materialak
AM diseinua eta aurre-prozesu digitala
AM prozesuen balidazioa
AM/3D Printing prozesua
Post-prozesua
Teknologia eta prozesu laguntzaileak
Hautsaren eta uraren xurgagailua
Memmert lehortzeko berogailua
SLM Realizer 250
Ultrasoinuak eta iragazpen-sarea dituen bibragailua
Gaur egungoen ordezkoak diren fabrikazio-prozesuen (hala nola fabrikazio gehigarria) azterketa eta balidazio teknikoa eta ekonomikoa, bai piezak sortzeko eta konpontzeko, bai aurretik dauden piezen geometria aldatzeko. Zerbitzua bezeroarekin batera garatzen da.
Behin industrializazio-prozesua amaitzen denean, FGaren teknologia soilik erabiliz edo beste prozesu batzuekin konbinatuz, hornitzaileak bilatzea serieko produkziorako.
- Pieza-erreferentzia berri baten edo berriz diseinatutako pieza baten industrializazio-analisia, fabrikazio gehigarriaren teknologia erabiliz. - Fabrikazio-prozesuak produkzio-kateetan txertatzea, gaur egungoekin konbinatuz.
Fabrikazio Gehigarriaren teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, oraindik teknologia hori ez duten enpresetako teknikarientzat (teknologia horrek balio erantsia eman diezaieke enpresa horien produkzio-sistemei), edo dagoeneko teknologia duten enpresetako teknikarientzat.
Fabrikazio Gehigarriaren teknologiarekin lotutako prestakuntza-jarduerak, irakasleen gaitasunak eta irakasteko modua hobetzeko. Aktiboa da prestakuntzaren oinarrizko tresna.
Fabrikazio gehigarriaren teknologia oro har ezagutzera ematea (prozesua, makinak, ahalmenak, merkatuak, etab.), dibulgazio-jarduera teoriko-praktikoen bitartez, besteak beste aktiboa bera lan-tresna gisa hartuz.