• eu
  • es
  • en
  • Smart-Storage, Smart Grids/Smart Building, eta Potentzia-Elektronika Laborategiak

    Aktibo honetan sare elektrikoetan erabiltzen diren Hardware eta Software produktuak balioztatzeko laborategiak biltzen dira. Honako laborategiak kontsideratzen dira: biltegiratze sistemen karakterizazio-testak egitera bideratuta dagoen Smart-Storage laborategia (A); eragingailu eta bihurgailuen entsegu elektrikoak egitera bideratuta dauden tentsio ertaineko potentzia elektronikako laborategiak (B1 eta B2); eta Smart Grids/Smart Building laborategia, zeina energia-komunitateak, autokontsumo industriala/erresidentziala eta mikro-sareak ebaluatzera bideratuta dagoen (C).

      EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

    • Biltegiratze sistemen laborategia, Smart Storage
    • Smart Grid/Smart Building laborategia
    • Tentsio ertaineko potentzia elektronikako laborategiak

    Ámbitos de aplicación

    Elektrizitate-sareetarako produktuak baliozkotzea (HW/SW)

    Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa. Mikrosareak

    AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

    Biltegiratze sistemen karakterizazio eta testeoa

    Karakterizazio testek biltegiratze sistemen portaerari buruzko informazioa hainbat baldintzetan lortzea ahalbidetzen dute. Informazio hori bizitzaren inguruko estimazioak eta degradazio modeloak egiteko erabili daiteke, zeinak aplikazio espezifiko baten biltegiratze sistemaren dimentsionamendua eta operazio optimoa definitzeko funtsezko aspektuak diren.

    Kontzeptu-proba

    Laborategiko etapak ahalbidetzen du sare elektrikoetan jarduten duten sorkuntza, biltegiratze eta kontsumo sistemei lotutako potentzia elektronikako soluzioen kontzeptu-proba eta balioztatze esperimentala egitea. Balioztatze hau eremuko balioztatzearen aurreko etapa da.

    Kontzeptu-proba

    Laborategiko saiakuntzek aukera ematen dute Smart Grid-etan negozio-eredu berriak inplementatzera bideratutako kontzeptu-probak balioztatzeko. Besteak beste, autokontsumo eszenarioak, P2P, eta biltegiratze partekatuko merkatuak jaso daitezke.

    AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

    IKERLAN S.C.
    Harremanetarako pertsona:
    Haizea Gaztañaga