Unitateak beroko materialak konformatzeko prozesuak optimizatzearekin eta mugako zerbitzu-baldintzetan portaera hobetzearekin lotutako beharrei erantzuten die. Unitatearen gaitasun nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira: altzairuen eta beste material metaliko batzuen prozesamendu termomekanikoa eta konformazio-sekuentzien definizioa, konposizio kimikoaren eta ekoizpen-lerroaren ezaugarrien arabera. Mikroegitura-kontrola. Akatsak ezabatzea. Amaierako propietate mekanikoak optimizatzea. Tratamendu termikoak. Prozesu- eta material-ereduak (komertzialak eta propioak). Materialen arteko elkarrekintza: difusio bidezko lotura, soldadura, material disimilarrak. Zerbitzuko portaera: isurpen geldoarekiko erresistentzia (creep), oxidazioa, neke termomekanikoa, degradazio- eta hutsegite-mekanismoak. "Ad-hoc" saiakuntzak garatzea.
Aurreratu loturak
Estaltze eta gainazal soluzioak
Fabrikazio prozesuak
Material eta prozesuak Ekonomia Zirkularrean
Materialen diseño eta garapena
Dilatometroa Bähr DIL850A/D
Tenplaketa- eta deformazio-dilatometroa: espantsio termikoko koefizienteak zehaztea, fase-transformazioak, CCT/TTT diagramak, konpresio axisimetrikoko saiakuntzak deformazioen eta deformazio-abiaduren tarte zabal batean, tentsioen erlaxazioa, tratamendu termikoak. Indukzio bidezko beroketa, eta hozte-abiaduren tarte handia (He bidezko tenplaketa).
DSC/TG-DTA/TG-SETARAM SETSYS Evolution 16-18
Analisi Termiko Diferentzialerako (DTA), Ekorketa Kalorimetria Diferentzialerako (DSC) eta Termograbimetriarako (TGA) ekipoa. 1500 ºC-ra arteko erabilera-tenperaturak atmosfera inerte eta oxidatzailean (DSC/TG), eta 1750 ºC-raino atmosfera erreduktorean (DTA/TG).
Laser Flash LFA-457/2/g microflash NETZSCH
Difusibitate termikoa eta bero espezifikoa neurtzeko ekipoa laser pultsuaren teknikarekin, eroankortasun ertainetik altura bitarteko materialetan, giro tenperatura eta 1000 ° C bitarteko tenperatura-tartean, atmosfera-mota desberdinetan. Neurri horien bidez, askotariko materialen eroankortasun termikoa lor daiteke (metalak, zeramikoak, polimeroak, konpositeak, material trinko eta porotsuak …).
Prozesu termomekanikoak simulatzeko ekipoa. Konpresio lauko saiakuntzak egiteko makina serbohidraulikoa.
Neurrira diseinatutako sekuentzia termomekanikoen simulagailua, oso moldakorra deformazio-baldintzei eta deformazio-iraganaldien kopuruari dagokienez (iraganaldiko deformazioa, iraganaldiko tenperatura, karga aplikatzeko norabidea …). Tratamendu termikoak egiteko indukzio eta erresistentzi-labeez, eta hainbat hozte-sistemaz hornitua (hozketa zuzena, hozte kontrolatua …)
Thermal Technology labea grafitozko berogailuarekin
Thermal Technology labea grafitozko berogailuarekin grafitizazio-/sinterizazio-tratamenduetarako: 2700 ° C-ra arte mantentze luzeetan eta 2900 ° C-ra arte, unean-unean.
Altzairu aurreratuen prozesamendu termomekanikoa: beroan konformatzeko prozesuak eta tratamendu termikoak. Ibilbide berriak, konposizio optimizatuak eta ijezketako (produktu lauak/luzeak), forjaketako eta estrusioko sekuentzien hobekuntza. On eta off-line tratamendu termikoak (atmosfera desberdinak, indukzioa, laserra …). Akatsik gabeko ekoizpena.
Difusio bidezko soldadura egoera solidoan. Lotura bimetalikoak eta osagaien ekoizpena: termomekanikoa, beroko prentsaketa eta HIP, huts handiko labeak. Loturaren mikroegituraren karakterizazio aurreratua eta propietate mekanikoekiko erlazioa. Portaeraren modelizazioa. Difusioaren azterketa termodinamikoa eta zinetikoa. Material disimilarren propietate fisikoak. Hondar-tentsioak.
Muturreko/harsh zerbitzu-baldintzetan dauden materialen portaera hobetzea. Degradazio- eta hutsegite-mekanismoak: zahartzea, oxidazioa, creep-a, korrosioa … Baldintza ziklikoak eta mekanismoen gainjartzea: neke termomekanikoa, creep-nekea. Tenperatura-gradienteak eta talka termikoa, higadura, erradiazioa. Propietate mekanikoak.