Zelulak bi plataforma ditu. Alde batetik, Torno fresatzaile bertikala (GMTK), gida hidrostatikoarekin. Makina bera erreminta, tresna eta osagarri berrien entsegu-banku bezala uler daiteke. Ekipamendua euskal jatorrikoa da (GMTK) eta instrumentatua izateko eta osagaiak aldatzeko gaitasuna dauka. Ataza ugariko makina da, eta sistema eta osagai berriak integratzeko aukera handiak ditu. Bi ardatz lineal eta ardatz birakari konfiguragarri bat dauzka, fresatzeko gaitasuna ahalbidetuz. Tresna aldagailu robotizatu bat ere badu, 90 erremintentzako lekua duena. Bigarren elementua Danobat torreta bikoitzeko tornu bat da, konfigurazio bertikala eta neurri handiak dituena. Gidatze hidrostatikoko sistema dauka ardatz linealetan. Bere egiturak kontzeptu eta prozesu berriak integratzeko plataforma gisa erabiltzeko aukera ematen du, bi lan-orgetan aldaketak egiteko aukerarekin. Makinan instalatutako "ad-hoc" sistemaren bidez prozesua monitorizatzeko eta datuak ateratzeko aukera ematen du.
Mekanizatua eta Multitasking
GMTK Torno bertikal fresatzailea (GEMINIS VL 2.4)
4 ardatzeko tornu bertikal fresatzailea, 2000 mm-ko mahaiarekin eta gehienez 2400 mm-ko iraulketa-diametroarekin. Piezaren gehieneko altuera 1500mm eta gehieneko pisua 15000Kg. 90 posizioko erreminta-biltegia, Kuka markako robota daukana, HSK100 eta Capto c8 motako erreminta arrameekin.
Torreta bikoitzeko eta gurdi gurutzatudun torno bertikala (DANOBAT TV-1500)
Torreta bikoitzeko ataza anitzeko tornu bertikala, gidatze hidrostatikoarekin X eta Z ardatzetan. 1500mm-ko plater-diametroan. Karrusel motako erreminta-biltegi bikoitza, 24 posiziokoa, C6 Capto. Zenbakizko kontrola: Siemens 840D 4.5sl.
Zoller smarTcheck 600 markako Erremintak neurtzeko eta aurrez hautatzeko makina
Erremintak neurtzeko makina, HSK100, HSK63, HSK40, Capto C8, Capto C6 motako egokigailuekin. Posizio kontrol automatikoa, Pilot 3.0 neurketa-softwarea.
2.000 mm arteko diametroa duten torneaketa eta fresaketa prozesu berrien diseinua eta saiakuntza. Balio erantsi eta konplexutasun handiko osagaiak. Material berrien mekanizazioa, prozesuaren, lubrifikazioaren eta hozketaren baldintzak optimizatzea. Mekanizazio ziklo berezi eta konbinatuen frogak.
Osagai bereziekin frogak, konparaketa eta balidazioa: erreminta mota berriak, hozte sistema eta elementuak, neurketa sistemak, tresna bereziak.
Prototipoak edo "demo" piezak fabrikatzeko ekoizpen-prozesuen ebaluazioa. Prozesua sisteman aplikatzeko definitzen da, fabrikazio denborak murriztuz, eta horrek ekoizpen abantailak dakartza zailtasun handiko piezetan.