Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Torneaketa-fresaketa hidrostatiko zelula plataforma bertikalean.

AZALPENA

Zelulak bi plataforma ditu. Alde batetik, Torno fresatzaile bertikala (GMTK), gida hidrostatikoarekin. Makina bera erreminta, tresna eta osagarri berrien entsegu-banku bezala uler daiteke. Ekipamendua euskal jatorrikoa da (GMTK) eta instrumentatua izateko eta osagaiak aldatzeko gaitasuna dauka. Ataza ugariko makina da, eta sistema eta osagai berriak integratzeko aukera handiak ditu. Bi ardatz lineal eta ardatz birakari konfiguragarri bat dauzka, fresatzeko gaitasuna ahalbidetuz. Tresna aldagailu robotizatu bat ere badu, 90 erremintentzako lekua duena.
Bigarren elementua Danobat torreta bikoitzeko tornu bat da, konfigurazio bertikala eta neurri handiak dituena. Gidatze hidrostatikoko sistema dauka ardatz linealetan. Bere egiturak kontzeptu eta prozesu berriak integratzeko plataforma gisa erabiltzeko aukera ematen du, bi lan-orgetan aldaketak egiteko aukerarekin. Makinan instalatutako "ad-hoc" sistemaren bidez prozesua monitorizatzeko eta datuak ateratzeko aukera ematen du.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

4 ardatzeko tornu bertikal fresatzailea, 2000 mm-ko mahaiarekin eta gehienez 2400 mm-ko iraulketa-diametroarekin. Piezaren gehieneko altuera 1500mm eta gehieneko pisua 15000Kg. 90 posizioko erreminta-biltegia, Kuka markako robota daukana, HSK100 eta Capto c8 motako erreminta arrameekin.

Torreta bikoitzeko ataza anitzeko tornu bertikala, gidatze hidrostatikoarekin X eta Z ardatzetan. 1500mm-ko plater-diametroan. Karrusel motako erreminta-biltegi bikoitza, 24 posiziokoa, C6 Capto. Zenbakizko kontrola: Siemens 840D 4.5sl.

Erremintak neurtzeko makina, HSK100, HSK63, HSK40, Capto C8, Capto C6 motako egokigailuekin. Posizio kontrol automatikoa, Pilot 3.0 neurketa-softwarea.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
730

Mekanizatze prozesu eta ziklo berrien ikerketa

services book icon
731

Osagai aurreratu berrien portaera ikertzea: erremintak, neurtzeko sistemak, tresnak.

services book icon
732

Prototipoen edo "demo" piezen ekoizpen-baldintza berezien inguruko saiakuntzak.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

UPV/EHU

Harremanetarako pertsona: Luis Norberto Lopez de Lacalle Marcaide

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top