IZENA Bin Picking zelula robotikoa, 3D ikusmenaren bidez gidatua

AZALPENA

3D ikuspen-sistemaren bidez gidatutako bin picking aplikazioetarako zelula robotikoa. 20 kg-ko kargak manipula ditzakeen Kuka besoarekin hornituta dago, eta modu kaotikoan pilatutako piezen saskia deskargatzeko gai da. Vicomtech-ek garatutako softwarea du, lan-agertokia eta manipulatzaile mota konfiguratzeko aukera ematen duena, eta pieza eta hartzeko puntuak zehazten ditu. Sistemak ibilbideak automatikoki planifikatzeko algoritmoak ditu, robotaren lan-espazioko elementuekin talka egitea saihesteko.

Aplikazio-eremuak

Robot bidezko manipulazio aurreratua

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Ensenso X36 3D ikusmen sistema

    3D kamera, puntu-patroien proiekzioaren bidez

  • Kuka KR20 R1810

    Beso robotikoa, 6 graduko askatasunekoa, 20 kg-ko karga-ahalmenekoa.

  • Manipulatzaile magnetikoak, pneumatikoak eta pintza motakoak

    Geometriaren arabera piezak manipulatzeko erremintak.

  • PickingDK kontrol eta simulazioko softwarea

    Layout definitzeko, robota kontrolatzeko, piezak ikusmen artifizialaren bidez detektatzeko eta ibilbidea kalkulatzeko tresnak

  • PLC/IPC Beckhoff

    Zelula kontrolatzko eta komunikazioak kudeatzeko PLCa

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Bideragarritasun-azterketa eta kontzeptu-proba

Pieza mota jakin baterako bideragarritasuna aztertzea, bideragarritasuna eta errendimendua ebaluatzeko. Zelula hainbat motatako manipulatzaileekin eta ikusmen-sistemekin hornitu daiteke, piezaren geometriaren eta lan-baldintzen arabera.

Prozesuaren simulazioa

Picking-prozesu osoaren proba simulatua garatzea, PickingDK softwarea erabilita. Simulazioak layout optimoa aurkitzeko aukera ematen du, baita aplikazio errealean azkenean erabili behar den robot-ereduaren errendimendua ebaluatzeko ere.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
VICOMTECH
Harremanetarako pertsona:
IƱigo Barandiaran
ibarandiaran@vicomtech.org