Robotika kolaboratibo eta automatizazio laborategiak, aplikazio eta erakustokien ebaluazioa ahalbidetzen ditu robotikako eta datuen analisiarako aplikazioetan; ikasketa automatikoa egiteko eragiketetan eta etengabeko optimizazio industrialeko zereginak egiteko sistemetan. Laborategiak ingurua eta prozesua identifikatzeko ikusmen sistemak baditu, eta baita kontrol ekipamendu ugari ere industria prozesu erreal edo simulatuekin sinkronizatzeko. Industria-planta baten ekoizpen-eszenatoki adierazgarriak sortzeko lan-zelula moldagarri bat badago ere.
Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna
Robot bidezko kalitate kontrola
Robot bidezko manipulazio aurreratua
Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea
Robot mugikor bidezko barne-logistika
Bisio eta 3D sistema ikuskatzaileak
(1) 2 x kamera Intel Realsense D435
(2) Kamera ZIVID ONE PLUS M
Robot kolaboratzaileak
(1) Universal Robot UR10e (6 askatasun graduekin),
(2) Robot KUKA LBR iiwa 14 R820 KRC4+ kontrolatzailearekin(7 askatasun gradurekin),
(3) Plataforma mugikor bat beso kolaboratibo batekin: KUKA KMR iiwa 14 R820
Robotentzako tresnak
(1) Bi hatz duen kakoa Robotiq Gripper 2F-140
(2) Huts kakoa OnRobot VG10 eta robotarekin konexiorako hainbat tresna.
Software-moduluak
(1) VisiĆ³n (HALCON, V.18.11 Steady, y OpenCV)
(2) Robot kontrolagailu aurreratuak (ROS, Melodic eta Noetic bertsioak)
Zelula robotikoa eta Kontrolagailu industrialak
(1) PLC Industriala (OMRON NJ101-9020 sarrera eta irteera digital eta analogikoekin)
(2) IPCs desberdinak
(3) Abiadura aldakorreko zinta garraiatzailea
(4) 2x lokailu sistema pneumatikoa (650 N, 8 bar) lan-piezak eusteko
Binpicking-aplikazio mota desberdinak diseinatu, inplementatu eta proba daitezke ikusmen-sistemen bidez identifikatutako pieza-mota desberdinetarako
3D kamera industrial bat dago objektuak identifikatu eta modelatzeko. Piezak ezagutzeko eta manufaktura-akatsak detektatzeko ikusmen-aplikazio aurreratuak garatu, probatu eta inplementatzean datza zerbitzua
Ikusmen-sistemak erabiltzeari eta prozesu industrialeko ekoizpen-informazioa eta robot kolaboratiboen integratzeari esker, akatsak aurreikusteko eta diagnostikatzeko aplikazio espezifikoak garatzeko aukera eskaintzen da (bai manufaktura-prozesuan, bai produktuaren kalitatearen akatsetan, prozesuko makina eta roboten baldintzen ondorioz).
Robotaren inguruan dauden pertsona eta inguruaren identifikazioa Lan-zelula kolaboratibo bat dago, langileen eta roboten artean koordinatutako lankidetza-manufakturako aplikazioak diseinatu, inplementatu eta probatzeko. Era berean, zerbitzu honek aukera ematen du babes kaiolarik gabeko inguruneetarako segurtasun industrialeko estrategiak inplementatu eta balioztatzeko, haien erabilera industriala instalatutako kamerei esker bermatuta geratzen da
Robotaren inguruan dauden pertsona eta inguruaren identifikazioa Lan-zelula kolaboratibo bat dago, langileen eta roboten artean koordinatutako lankidetza-manufakturako aplikazioak diseinatu, inplementatu eta probatzeko. Era berean, zerbitzu honek aukera ematen du babes kaiolarik gabeko inguruneetarako segurtasun industrialeko estrategiak inplementatu eta balioztatzeko, haien erabilera industriala instalatutako kamerei esker bermatuta geratzen da
Aplikazio industrialak garatu eta ezartzeko plataforma bat eskaintzen du, eta horietan integratzen da robotaren eragiketen kontrola, prozesu industrial osoarekin koordinatu, sinkronizatu eta integratzen dena. Horrela, elkarlaneko lan-zelula guztia industria-prozesuan integratuta geratzen da