IZENA ROS oinarri duten denbora errealeko kontrolatzaileak garatzeko software-liburutegia

AZALPENA

ROS oinarri duten denbora errealeko kontrolatzaileak garatzeko liburutegi honek software-pakete bat eskaintzen du arkitektura aurreratu zentralizatzailean oinarritutako aplikazioak garatzeko. Garapen aurreratuak ahalbidetzen ditu, robot-fabrikatzaileen kontrolagailuek behar adinako gaitasunik izaten ez dituzten prozesuetan erabiltzeko. Software hori Open Source teknologietan oinarritzen da. Teknologia horiei esker, fabrikatzaileen robotak (KUKA, UR, ABB, besteak beste) ez ezik, robot horien kontrol aurreratua prozesu industrialarekin eta kanpoko sentsoreekin sinkronizatu daiteke. Beraz, software liburutegi honek lan-esparru bat eskaintzen du, makina autonomo mota desberdinetako industria-produkzio guztia elkarlaneko ekoizpenarekin integratzen duena. Liburutegiaren ezaugarri nagusia da robotaren kontrola kudeatzeko eta denbora errealean beste prozesu batzuekin sinkronizatzeko gaitasuna duelarik. Era honetan, robotaren eta erabilitako kontrol-algoritmoaren erantzun-denbora determinista izatea bermatzen da, eta robotaren eragiketa eta sinkronizazioan zikloaren denborak bermatu ahal izango dira. Era berean, lan-esparru horrek makina industrialen prozesuen eta robot industrialek egindako eragiketen arteko sinkronizazioa errazten du. Azken finean, liburutegi honen erabilerak bermatzen duen denbora erreal eta multikonekzioari esker, industria-prozesu guztia sinkronizatuta geratzen da, eta ez bakarrik sistema robotizatuen programazio- eta kontrol-esparru batean

Aplikazio-eremuak

Aplikazio robotizatuetarako malgutasuna

Robot bidezko manipulazio aurreratua

Robot bidezko osagai-fabrikazioa eta -mihiztatzea

Robot mugikor bidezko barne-logistika

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

  • Real-time kontrolaren eta sinkronizazioaren modulua

    (1) Roboten kontrola, komunikazioa eta sinkronizazioa denbora errealean eta deterministan
    (2) prozesu industrialeko kontrol-ekipoekin eta makinekin sinkronizatzea

  • Sentsoreetan eta ikusmenean oinarritutako kontrol aurreratuko modulua

    (1) Industria-kontroleko pertzepzio- eta segmentazio-algoritmo aurreratuak integratzeko modulua
    (2) softwarean egungo egoeran integratzeko modulua eta robotaren funtzionamenduaren ezaugarriak ekoizpen-prozesuan sartzeko modulua
    (3) ohiko lankidetza- eta industria-agertokietarako kontrol aurreratuko integrazio-modulua, sentsoreen informazioan oinarritua.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Osagai robotizatuak fabrikatzeko eta mihiztatzeko aplikazioak

Software liburutegi horrek kontrol adimenduna ahalbidetzen du manufaktura-prozesu klasikoetan, non robot bat erabiltzen den, hala nola osagaiak edo pieza-multzoak mihiztatzeko.

Pick and place, paletizatua edo leunketa robotizatuen aplikazioak

Kontrol-softwarearen liburutegi honek, besteak beste pick and place, paletizatu edo leuntze aplikazio aurreratuak garatzeko eta ezartzeko prestatuta dago,. Denbora errealeko kontrolatzaileak eta adimendunak erabiltzen ditu, robota prozesura egokitzeko.

Robotak eta ikusmen artifizialeko sistemak modu koordinatuan kontrolatzeko aplikazioak

Ekoizpen prozesuak hobetzeko edo malgutzeko garrantzitsuak diren ikusmen adimenduneko algoritmoak robotaren kontrolean integratzeko aukera ematen du. Hala, robota ikusmen-sistemarekin integratuta geratzen da, eta industria prozesu osorako entitate bakar gisa jarduten du.

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA
IKERLAN S.C.
Harremanetarako pertsona:
Aron Pujana Arrese
apujana@ikerlan.es