basque digital innovation HUB logo
Itzuli bilaketara

IZENA

ROS oinarri duten denbora errealeko kontrolatzaileak garatzeko software-liburutegia

AZALPENA

ROS oinarri duten denbora errealeko kontrolatzaileak garatzeko liburutegi honek software-pakete bat eskaintzen du arkitektura aurreratu zentralizatzailean oinarritutako aplikazioak garatzeko. Garapen aurreratuak ahalbidetzen ditu, robot-fabrikatzaileen kontrolagailuek behar adinako gaitasunik izaten ez dituzten prozesuetan erabiltzeko. Software hori Open Source teknologietan oinarritzen da. Teknologia horiei esker, fabrikatzaileen robotak (KUKA, UR, ABB, besteak beste) ez ezik, robot horien kontrol aurreratua prozesu industrialarekin eta kanpoko sentsoreekin sinkronizatu daiteke. Beraz, software liburutegi honek lan-esparru bat eskaintzen du, makina autonomo mota desberdinetako industria-produkzio guztia elkarlaneko ekoizpenarekin integratzen duena. Liburutegiaren ezaugarri nagusia da robotaren kontrola kudeatzeko eta denbora errealean beste prozesu batzuekin sinkronizatzeko gaitasuna duelarik. Era honetan, robotaren eta erabilitako kontrol-algoritmoaren erantzun-denbora determinista izatea bermatzen da, eta robotaren eragiketa eta sinkronizazioan zikloaren denborak bermatu ahal izango dira. Era berean, lan-esparru horrek makina industrialen prozesuen eta robot industrialek egindako eragiketen arteko sinkronizazioa errazten du. Azken finean, liburutegi honen erabilerak bermatzen duen denbora erreal eta multikonekzioari esker, industria-prozesu guztia sinkronizatuta geratzen da, eta ez bakarrik sistema robotizatuen programazio- eta kontrol-esparru batean

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Real-time kontrolaren eta sinkronizazioaren modulua +

(1) Roboten kontrola, komunikazioa eta sinkronizazioa denbora errealean eta deterministan
(2) prozesu industrialeko kontrol-ekipoekin eta makinekin sinkronizatzea

Sentsoreetan eta ikusmenean oinarritutako kontrol aurreratuko modulua +

(1) Industria-kontroleko pertzepzio- eta segmentazio-algoritmo aurreratuak integratzeko modulua
(2) softwarean egungo egoeran integratzeko modulua eta robotaren funtzionamenduaren ezaugarriak ekoizpen-prozesuan sartzeko modulua
(3) ohiko lankidetza- eta industria-agertokietarako kontrol aurreratuko integrazio-modulua, sentsoreen informazioan oinarritua.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
1179

Osagai robotizatuak fabrikatzeko eta mihiztatzeko aplikazioak

services book icon
1178

Pick and place, paletizatua edo leunketa robotizatuen aplikazioak

services book icon
1180

Robotak eta ikusmen artifizialeko sistemak modu koordinatuan kontrolatzeko aplikazioak

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IKERLAN S.C.

,

Harremanetarako pertsona:

Aron Pujana Arrese

imprimir

Eska iezaguzu 4.0 proposamen bat

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Eskatu zure proposamena

Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera batzuk eta zure 4.0 bitartekariak 4.0
konponbideak txertatzeko proposamen onena aurkeztuko dizu.

  • OrdenNecesidades 
    numera del 1 al 3 siendo el 1 tu mayor prioridad
  • Hidden
  • SPRI-Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduraduna izanik, zure datu pertsonalak jasotzen ditu gure laguntza-programa eta zerbitzuekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko. Harekin harremanetan jartzeko, idatzi lopd@spri.eushelbidera. Tratamendu horren helburuei eta zilegitasunari buruzko informazio gehiago izateko eta dagozkizun eskubideen xehetasunak jakiteko, helbide honetara jo dezakezu: www.spri.eus/politicaprivacidad